X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiliko ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, zeure lehentasunak aldatu edo informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Nago ados

Kide korporatiboak

fotografía del museo

Bilboko Arte Ederren Museoak Kide Korporatiboentzako Programa proposatzen die enpresa edo erakundeei, museoaren eta bertako jardueren garapenari laguntza emateko prest egonez gero. Parte hartzeko mekanismo desberdinak eskaintzen ditu museoak eta kide diren erakundeen laguntza jende artean ezagun egiteko ahalegina bermatzen du. Informazio gehiago eskatu nahi baduzu, sartu hemen

PATRONATUA

Ohorezko babeslea

Gutxieneko urteroko ekarpena: 600.000 €

  • Ordezkaritza Patronatuan eta Batzorde Exekutiboan.
  • Ohorezko Txartela (1) Patronatuaren ordezkariarentzat eta Ohorezko Txartela (10) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (1.000) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapenak (50).
  • Aintzatespen publikoa museoaren instituzio-euskarri publikoetan, hala nola, argitalpenetan edo webgunean.
  • Urtean, museoko espazioak dohainik erabiltzea (2 erabilera), ekitaldi korporatiboetarako. Hurrengo erabilerak deskontuarekin egin ahal izango dira.
  • Zergarinketa.
Gehiago ikusi Itxi

Patrono estrategikoa

150.000 €-tik 600.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Ordezkaritza Patronatuan.
  • Ohorezko Txartela (10) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (500) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapenak (25).
  • Aintzatespen publikoa museoaren instituzio-euskarri publikoetan, hala nola, argitalpenetan edo webgunean.
  • Urtean, museoko espazioak dohainik erabiltzea (2 erabilera), ekitaldi korporatiboetarako. Hurrengo erabilerak deskontuarekin egin ahal izango dira.
  • Zergarinketa.
Gehiago ikusi Itxi

Babeslea

60.000 €-tik 150.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Ordezkaritza Patronatuan.
  • Kide Korportatiboaren Txartela (6) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (200) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapenak (10).
  • Aintzatespen publikoa museoaren instituzio-euskarri publikoetan, hala nola, argitalpenetan edo webgunean.
  • Urtean, museoko espazioak dohainik erabiltzea (erabilera 1), ekitaldi korporatiboetarako. Hurrengo erabilerak deskontuarekin egin ahal izango dira.
  • Zergarinketa.
Gehiago ikusi Itxi
Kide korporatiboak

Enpresa ongilea

30.000 €-tik 60.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Kide Korportatiboaren Txartela (6) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (100) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapena.
  • Aintzatespen publikoa, museoko sarreran aipamena eginez eta museoaren instituzio-euskarri publikoetan, hala nola, argitalpenetan edo webgunean.
  • Museoko espazioetako bat, ekitaldi korporatiboetarako, deskontuarekin.
  • Zergarinketa.
Gehiago ikusi Itxi

Enpresa Laguntzailea

6.000 €-tik 30.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Kide Korportatiboaren Txartela (4) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (50) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapena.
  • Aintzatespen publikoa, museoko sarreran aipamena eginez eta museoaren instituzio-euskarri publikoetan, hala nola, argitalpenetan edo webgunean.
  • Museoko espazioetako bat, ekitaldi korporatiboetarako, deskontuarekin.
  • Zergarinketa.
Gehiago ikusi Itxi

Enpresa Laguna

1.200 €-tik 6.000 €-ra bitarteko ekarpena

  • Kide Korportatiboaren Txartela (2) erakundearen izenean, txartela duena eta berarekin datorren lagun bat museora dohainik sartzeko aukera ematen duena, eta deskontuak dendako produktuetan (%10) eta museoaren argitalpenetan (%25).
  • Urteko gonbidapenak (25) museorako.
  • Museoko argitalpenak dohainik jasotzea.
  • Museoko inaugurazioetarako eta ordezkaritza-ekitaldietarako gonbidapena.
  • Aintzatespen publikoa, museoko sarreran aipamena eginez eta museoaren instituzio-euskarri publikoetan, hala nola, argitalpenetan edo webgunean.
  • Museoko espazioetako bat, ekitaldi korporatiboetarako, deskontuarekin.
  • Zergarinketa.
Gehiago ikusi Itxi

Patrono fundatzaileak

2000. urteko abenduan, museoaren jabe diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua museoa osatzen duten elementuak sustatu eta garatzea da.

Ohorezko babeslea

bbk

2001. urtetik, BBK erakunde pribatu batek museoan egiten duen babes-programarik handiena garatzen du. Lankidetza horri esker, aldi baterako erakusketaz eta jarduera osagarriz betetako egitarau esanguratsua egin daiteke. Besteak beste, ibilbide didaktikoak, BBK-Museoa ikerketa-beken programa, eta Pradoko Museoaren Lagunen Fundazioarekin lankidetzan antolatutako hitzaldi-zikloak.

Babesleak

Honako honen logotipoa Metro Bilbao
METRO BILBAOk izan ere, 2011tik aurrera, zinematekarekin hamar urtez egin duen moduan, museoaren ezinbesteko argitalpen zientifiko hau babesten du.
Honako honen logotipoa DEIA
DEIA egunkaria 2001etik dago museoaren Patronatuan, eta laguntza esanguratsua ematen du museoak antolatutako egitarau eta jardueren sustapenean, bultzadan eta zabalkundean.
Honako honen logotipoa Fundación BBVA
BBVA Fundazioaren eta museoaren arteko lankidetza 2002. urtean hasi zen. Fundazioak kultura babesteko ildoari jarraitzen dio, eta horren barruan sartzen da Museoarekin duen konpromisoa (BBVA Fundazioa museoaren Patronatuko kide ere bada). Zehazki, gure garaiko arte-adierazpenik esanguratsuenak sortu eta hedatzeko lanean aritzen da. 2017an, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena berritu zen, bien artean Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programa berria sustatzeko asmoz.
Honako honen logotipoa Iberdrola
2001ean, IBERDROLA museoaren Patronatuan sartu zen. Lehenengo fase batean, bildumako lanen katalogo arrazoituaren prestaketa babestu zuen, eta, gaur egun, beharrizan bereziak dituen publikoari zuzendutako hezkuntza-programei ematen die laguntza; publiko horren artean daude, besteak beste, ikusmen arazoak dituztenak, arazo kognitiboak dituztenak edo gizarteratze-programetan daudenak. Aldi baterako kontserbazio eta zaharberritzea egitarauarekin ere aritzen da lankidetzan.
Honako honen logotipoa EITB
2001etik, EITB komunikazio-taldeak, bere telebista eta irrati kanalen bitartez, museoa eta bertako jarduerak sustatzen, bultzatzen eta hedatzen laguntzen du.
Honako honen logotipoa El Correo
EL CORREO egunkaria 2001etik dago museoaren Patronatuan, eta laguntza garrantzitsua ematen du museoak antolatutako egitarau eta jardueren sustapenean, bultzadan eta zabalkundean.
Honako honen logotipoa Fundación Banco Santander
2004tik, Banco Santander Fundazioak Obra Gonbidatua programa babesten du. Bere garaian, ekimen hori aitzindaria izan zen, eta, horren bitartez, artelan bakoitzaren balioak nabarmendu nahi dira, bisitariari artelanak ikusteko aukera patxadatsuagoa eskaintzeaz gain; izan ere, normalean, beste erakusketa batzuek ez dute horretarako aukerarik ematen. 2017ko maiatzean, Banco Santander Fundazioa museoaren Patronatuan sartu zen, eta, horrela, berretsi egin zuen museoarekin zeukan konpromisoa.
Honako honen logotipoa Fundación Gondra Barandiarán
Fundazioa eta museoa 2014tik ari dira lankidetzan, trebakuntza sustatzeko eta gazteak testuinguru profesionalera hurbilarazteko, Gondra Barandiarán-Museoa Beken programaren bitartez. 2017ko maiatzaz geroztik, Fundazioa Patronatuko kidea da; izan ere, beken programari eusten dio, eta, era berean, Udaleko Ikastaro baten lehen edizioa sustatu du. Hain zuzen ere, aipatutako ikastaroa gaur egungo museografiaren azterketari buruzkoa da.
Honako honen logotipoa Petronor
Petronor Museoaren Patronatuan sartu da 2017an, museoarentzat interesgarriak diren jarduerak garatzeko gaitasuna eta borondatea duten gainerako instituzio eta erakundeekin bat eginez. Kasu honetan, erakusketa berezien proiektuak sustatzea da xedea.

Enpresa laguntzaileak

Bufete Barrilero y Asociados

Comunitac

El Corte Inglés

Euskaltel

Grupo Promedios

Enpresa lagunak

ABAO-OLBE Alse AON Astaluma Bilbao Metropoli - 30 Clece Construcciones Balzola Estrategia Empresarial Estudios Durero Faber-Castell Grafik Grafilur Grupo Iruña Herederos de Rowan Hotel Miró Obra Social La Caixa Onda Cero Productos Manley San Roque Transportes Mudanzas Suggiero Telefónica Velatia Zorrozua y Asociados

Kide korporatiboen txostenaPDF (Gaztelania)