Pintura, eskultura, paperean egindako obra eta arte aplikatuen artean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumak hamar mila pieza baino gehiago ditu, XIII. mendetik gaur egunera arteko ondare multzo aipagarri batean. Antzinako arteko eta arte moderno eta garaikideko ale garrantzitsuak ditu, eta interes berezia dute Espainiako eta Flandesko eskolako pinturak eta euskal artisten presentzia handiak.