X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ANCHIETA, Juan de

(Azpeitia, Gipuzkoa, 1533-Iruña, 1588)

Kalbarioa

Egur polikromatua

55 x 43,5 x 9,5 zm

c. 1576-1580

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 88/13

1988an eskuratua


ANCHIETA, Juan de Bilbuma on-linean

Egurrezko aldare eramangarria da, eta antzinako belus berdez egindako atzealdeaz tapizatuta dago. Atzeko aldean, "ANCHIETA el de navarra façiebat" inskripzioa dago XVI. mendeko letraz eta tinta beltzez idatzita. Beraz, autorearen sinadura dela esan daiteke. Horrez gain, aldarea Azpeitikoa dela kontuan hartuta, lana Juan de Anchietarena dela diogu. Oso enkargu berezia izan daiteke, eta eskala txikian trebea zela erakusteko aukera eman zion eskulturagileari, nahiz eta monumentu-multzoetara ohituta zegoen. Horra hor Briviescako, Zumaiako, Kasedako, Burgosko katedraleko edo Tafallako erretaulak. Medina de Riosecon ikasi zuen Antonio Martínezekin, eta, ondoren, Gaspar Becerrarekin lan egin zuen Astorgako erretaulan. Bertan, hain zuzen ere, Migel Angelen estiloko eta filiazio erromatarreko eskultura ikasi zuen. Valladoliden Juan de Junirengandik hurbil egon zenez, teknika findua eta nolabaiteko espresionismo emozionala bereganatu zituen. Anchieta Iruñan finkatu zen 1576an, eta, bertan, hil arte izan zuen tailerra. Hori dela eta, "Nafarroakoa" dioen inskripzioa kontuan hartuta, badirudi lan hau hirian finkatu zeneko lehen urteetan egin zuela.

Kalbarioa hiru burezurdun haitzen gainean altxatzen da. Kristoren, Dimasen eta Gestasen gorputzak azterketa anatomiko landuak dira. Kristo aurrez aurre dagoen arren, lapurren irudiak jarrera osagarrietan bihurtzen dira lokailuetatik askatu nahian, Migel Angelen Esklaboak lanean gertatzen den bezala. Multzo honek Valladolideko Eskultura Museo Nazionalean dagoen Alonso Berrugueteren Kalbarioa lanarekin du zerikusia. Anchietak modu berean lan egiten du eskala txikian zein monumentalean, Migel Angelen estilo klasikoari eusten diola kontuan hartuta eta Kristoren biluzia nola tratatzen duen ikusita, Tafallako edo Iruñako katedraletako beste gurutziltzatu handi batzuen antzekoa delako. Beraz, argi eta garbi dago euskal eskulturagileak egin zuela kalbario hau, eta biluzia maite zuen Errenazimentuko eskulturagilearen lan zaindua bezain magistrala dela. [M.C.G.G.]

Bibliografia hautatuta:

María Concepción García Gaínza. "Sobre el Calvario firmado por Anchieta del Museo de Bellas Artes de Bilbao"en Urtekaria 1988 : asterlanak, albistak = Anuario 1988 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa,1989, pp. 35-38.

Julián Gallego. Doce años de adquisiciones de arte antiguo = Hamabi urte antxinako artelanak erosten. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1993, n.º 14.

Pedro María Montero; Ignacio Cendoya. "Escultura de los siglos XVI al XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao"en Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = anuario 1992 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1993, pp. 73-129.

Juan Plazaola; Edorta Kortadi; María Concepción García Gaínza. Juan de Anchieta, eskultorea-escultor. Donostia-San Sebastián : Museo Diocesano, 1998, pp. 20-21.

María Concepción García Gaínza. Juan de Anchieta : escultor del renacimiento. Pamplona; Madrid : Gobierno de Navarra ; Fundación Arte Hispánico, 2008, pp. 165-166.

El esplendor del Renacimiento en Aragón. [Cat. exp.]. Zaragoza ; Bilbao ; Valencia : Gobierno de Aragón ; Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa ; Generalitat Valenciana, 2009, p. 263.

María Concepción García Gaínza. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 43, n.º 29, ad vocem.

Komentatutako lanak