X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ANGLADA CAMARASA, Hermen

(Bartzelona, 1871-Port de Pollença, Mallorca, 1959)

Biluzia mahastiaren azpian

Olioa mihisean

140 x 85 zm

c. 1909-1910

Erromantizismoa, Errealismoa eta Impresionismoa (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/517

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1920an


ANGLADA CAMARASA, Hermen Bilbuma on-linean

Parisko egonaldi luzean (1894-1914), Anglada-Camarasa gai valentziarrak bete-betean lantzen hasi zen, 1904an Valentziara bidaia laburra egin ondoren. Dena dela, ez zituen modu folkloristan, anekdotistan eta naturalistan erabili, berarentzat modernotasunaren muina zen kolore bizi bezain distiratsuaren iturri moduan baizik. Garai hartan Parisen bizi ziren zenbait abangoardista errusiar ere iritzi berekoak ziren, eta Angladak antzekotasun estilistikoak zein harreman pertsonal estuak izan zituen eurekin.

Biluzia mahastiaren azpian margolana, hain zuzen ere,Angladak gai horren inguruan egindako lanen seriekoa da, eta autoreak oso-oso gustuko zuenez, Bizkaiko Foru Aldundiak erosi arte bere lanei buruz egindako antologika nagusietan jarri zuen erakusgai: Buenos Airesen, 1910ean; Erroman, 1911n; Bartzelonan, 1915ean; Madrilen, 1916an; eta Bilbon, 1919an.

1919an –urte horretan 30.000 pezetaren truke erosi zuten margolana– Bilbon egindako lehen Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketan, hain zuzen ere, Aldundiko lehendakari Ramón de la Sotak berariaz gonbidatu zuen Anglada, eta bere lanek nabaritasun handia izan zuten, areto berezi batean jarri baitziren ikusgai. Erakusketa artisten eta botere publikoen modernotasun-nahiaren adierazgarri izan zen, eta erresumin politiko ugari sortu zituen. De la Sotak berak erakusketaren arrakastan zeresan handia izan zuen Francesc Cambó politikari katalanistari azaldu zionez, Liga Monarkikoak separatista zela leporatu zion. Garai hartan oso adierazgarriak ziren euskal intelektualek Anglada omendu eta bere lana goraipatu zuten: Pedro Mourlane edo Ramiro de Maeztuk, besteak beste. Maeztuk berak idatzi zuenez, Vatikanoko Kapera Sixtinoa eta Tiziano ikusi zituenetik, pintura bakar batek ere ez zuen Angladaren margolanek bezain hunkituta utzi. [F.F.]

Bibliografia hautatuta:

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 1999, p. 19.

Francesc Fontbona. "Desnudo bajo la parra, de Hermen Anglada-Camarasa = Nude ander the Vine, by Hermen Anglada-Camarasa = Hermen Anglada-Camarasaren, biluzia mahastiaren azpian" en Buletina = Boletín = Bulletin, nº 6. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2012, pp. 120 y 260, il. 198., n.º 30.

Anglada-Camarasa : arabesco y seducción. [Cat. exp.]. Málaga : Fundación Palacio de Villalón, 2012, p. 109. n. º 26.

Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin. [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013,  p. 95, n.º 51.

Francesc Fontbona. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 132, n.º 90, ad vocem.

Komentatutako lanak