X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ANONIMO ALEMANIARRA (mendebaldeko Bavaria?)

Ama Birjinaren iragaitza

Ezki-egurra

106.5 x 100 x 4 zm

c. 1500

Erromanikoa eta Gotikoa (XIII. mendea - XV. mendea)

N.° inv. 96/6

1996an eskuratua


ANONIMO ALEMANIARRA (mendebaldeko Bavaria?) Bilbuma on-linean

Mariaren heriotzaren berririk ez da ageri Bibliako testuetan. Hala ere, ohiko gaia zen XV. mendeko Alemaniako artean; horren erakusgarri dira une horrek Mariaren zikloetan duen garrantzia eta Ama Birjina sortzez garbiarekiko sinesmen katolikoa, zeina izan baitzen haren gorputza zeruetara igotzeko arrazoia. Gai hau ardatz duten obretan, obra egin zen garaiko dirudunen etxeetako giroa agertzen da. Elezaharrak dioenez, gertaera hura bertatik bertara ikustera joateko deia jaso zuten apostoluek, eta mirariz iritsi ziren une hartan predikatzen ari ziren urruneko lurraldeetatik; otoitzean, irakurtzen eta hilurrenei laguntzeko eginkizunetan ageri dira. Erliebe honetan, San Joan eta San Pedro ageri dira; baita, seguru asko, San Lukas ere. Ebanjelari eta sendagilea hamabi apostoluen taldearekin agertzen da, garai bereko beste obra batzuetan bezala.

Erliebe hau, ziurrenik, erretaula handi bateko barne ateetakoa da; hain zuzen ere, Ama Birjinaren bizitzako irudiak islatzen zituzten lau erliebeko ziklo baten azken eszena izan liteke. Era berean, pentsatzekoa da erretaularen kutxan santuen irudiak edo Ama Birjinaren koroatzea agertuko zirela. Atzeko aldetik margotutako ohol batean muntatuta zegoen erliebea, baina, gaur egun, ohola identifikatu gabe dago, erretaularen gainerako pieza guztiak bezala. Gainaldea lantzeko modua eta beste xehetasun batzuk kontuan hartuta, begi bistakoa da lan polikromatua zela, garai hartako eskultura alemanean ohikoa zenez. Era berean, erliebearen hondoko beirateen atzean gainazal urre koloreko edo margotu bat egongo zela ondoriozta daiteke. Alemanian, Lutherren erreformaren garaira bitartean, eliz urteko ospakizun handietan besterik ez zituzten irekitzen erretaulen ateak, barneko apainduretan aplikaturiko urre ugaria nabarmentzeko. Kalitate goreneko erliebea da, Bavaria ekialdean zizelkatua; seguru asko, Landshut, Passau eta Salzburgo hirien arteko lekuren batean. [M.W.]

Bibliografia hautatuta:

Matthias Weniger. “Ama Birjinaren iragaitza eta Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra : Alemaniako bi lan gotiko berantiar, Bilboko Arte Eder Museoan = La Dormición de la Virgen y Santa Ana, la Virgen y el Niño : dos obras tardogóticas alemanas en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Dormition of the Virgin and Saint Anne, the Virgin and Child : Two Late Gothic artworks from Germany at the Bilbao Fire Arts Museum” en B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n.º 4. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2009, pp. 15-65.

Matthias Weniger. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 22, n.º 11, ad vocem.

Komentatutako lanak