X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ANÓNIMO CASTELLANO

Kalbarioa

Egur polikromatua

230,5 x 127,8 x 3 cm (gurutzea); 156 x 128 x 34 cm (Kristo); 125 x 50 x 27 cm (Ama Birjina); 120 x 42 x 24 cm (San Joan) Inb. zenb. 69/404

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 69/404

1960an eskuratua


ANÓNIMO CASTELLANO Bilbuma on-linean

Jatorri ezezaguneko Kalbarioa, ziurrenik erretaula handi baten burualde gisa edo kapera txiki bateko erretaula modura erabilia izan zena. Hiru pieza ditu –Kristo gurutziltzatua, Doloreetako Ama, eta San Joan–, eta askotariko estiloen ukitua sumatzen da pieza horietan. Kristo oso argala da, eta soluzio gotikoz landuta dago: gorputz-adar argalak, buruan arantzazko koroarik ez, eta adierazkortasun dramatikoko keinua. Ama Birjina toles harroko mantu batean bilduta dago; burua makurtuta dauka, saminezko keinua du aurpegian eta eskuak gurutzatuta dauzka, etsipenaren etsipenez. San Joanen irudia bareagoa da; gora begira dago, triste, eskuin eskua bularrean, eta ezkerra mantuari eutsiz, keinu arrunt batean. Azken bi irudiak teknika aurreratuagoz landuta daude, eta tradizio gotikoaz kanpoko ezaugarriak dituzte.

Hiru irudiek hunkigarritasun patetiko nabarmeneko multzoa osatzen dute, obra egin zen garaian Juan de Valmasedaren inguruan (c. 1488 - 1548. urtearen ondoren) ohikoa zenez. Palentziar eskultore horrek uztartu egin zituen ezaugarri gotikoak eta Errenazimentuko hasierako ezaugarriak, aurrea hartu zion Berrugueteren espresionismoari, eta haren eragina nabarmena da Palentziako eskualdeko eskultura eta erretaula askotan, Bigarnyren eraginarekin batera. [A.E.P.S.]

Bibliografia hautatuta:

Alfonso E. Pérez Sánchez. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 38, n.º 24, ad vocem.

Komentatutako lanak