X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ANONIMO KATALANA

Noeren kutxa

Tenpera intxaurrondo-oholean

108 x 52 zm

Erromanikoa eta Gotikoa (XIII. mendea - XV. mendea)

N.° inv. 69/256

1959an eskuratua

Jaitsiera

Tenpera intxaurrondo-oholean

108 x 51,5 zm

Erromanikoa eta Gotikoa (XIII. mendea - XV. mendea)

N.° inv. 69/255

1959an eskuratua

ANONIMO KATALANA Bilbuma on-linean

Bi margolanak Lleidako Pessonadako Santa María elizatik datoz. Bertan, altzari edo baldakin baten osagaiak izan behar ziren. Euskarriak horizontalean uztartutako egurrezko zenbait piezaz eginda daude. Ertzetan, ebakita daude, konposizioko elementu batzuk bezala; esate baterako, Noeren kutxa margolanean, kutxako leihoetako bat; edo Jaitsiera margolanean, agerian argi-koroa baino ez duen pertsonaia. Beraz, argi eta garbi dago tamaina handiagoko piezen zatiak direla.

Uholde Unibertsalaren osteko uren jaitsiera azaltzen denez, olibondo-adarra daraman usoa da protagonista nagusi, eta, horren ondorioz, eskala handiagoan dago irudikatuta. Elizaren sinboloa den kutxako leihoetan zehar, Noeren familia agertzen da: bere emaztea, Sem, Cam eta Jafet semeak eta euren emazteak. Patriarka Kristoren aurrefigurazioa da, gainera.

Jaitsiera margolaneko ikonografia konplexua da, Kristoren Pasioko bi une desberdinetako osagaiak uztartzen baititu. Gurutziltzaketa irudikatzean, oso ohikoa da eguzkiaren eta ilargiaren sinboloak diren bi pertsonaia agertzea gurutzearen ikoroskien gainean. Era berean, San Joanen jarrera ere bada pasarte bibliko horretako bereizgarritasuna. Gainerako elementuak, ordea, Jaitsierarekin daude lotuta. Horrela, Mariak Kristok iltzatu gabe duen eskuari eusten dio, Arimateako Josek gorputzari eusten dio eta Nikodemok oinetako iltzeak kentzen dizkio. Goiko ertzean dagoen aingeruak Jainkoaren bedeinkapena bidaltzen dio Kristori, eta oraindik adarrak dituen gurutzea Paradisuko Zuhaitzaren sinboloa da.

Ikuspegi plastikotik, bi lanotako aurpegierak, anatomiak eta bolumenak kolore lauez margotuta daude, eta, euren artean, kolore primarioak dira nagusi. Marraren tratamendua eskematikoa eta erritmikoa da aldi berean. Euren teknika landu gabea izan arren, lan protogotiko hauek adierazkortasun handiz irudikatzen dituzte bi pasarte erlijioso. Beraz, eraginkortasunez betetzen dute euren helburu didaktikoa. [J.L.M.G.]

Bibliografia hautatuta (Noeren kutxa):

W. William Spencer Cook; José Gudiol. Pintura e imaginería románicas. Madrid : Plus Ultra, 1950, pp. 222 y 233.

Joan Sureda i Pons. Cataluña : Tarragona y Lérida. Madrid : Ediciones Encuentro,1981, p. 386, n.º 158.

Ana María Galilea Antón. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700). [Tesis inédita]. Zaragoza : Universidad de Zaragoza, 1993, vol. I. pp. 75-79 ; vol. II. pp. 12, 13, 14, 15, il. 10a, 10b, 10c

Ana María Galilea Antón. “La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao” en Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994: estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 1995, pp. 7-42.

Ana María Galilea Antón. La pintura gótica española en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 1995, pp. 316-334.

Jose Luis Merino Gorospe. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 13, n.º 2a, ad vocem.

Bibliografia hautatuta (Jaitsiera):

Manuel Trens. El arte en la Pasión de Nuestro Señor : siglos XIII al XVIII. [Cat. exp.]. Barcelona : Ayuntamiento de Barcelona, 1945, pp. 44 y 92, n.º86.