X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

APPEL, Karel

(Amsterdam, 1921-Zurich, Suitza, 2006)

Le cheval mourant (Zaldia hilzorian)

Olioa mihisean

130 x 195 zm

1956

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 07/7

2007an eskuratua


APPEL, Karel Bilbuma on-linean

Le cheval mourant Appelen heldutasun adierazkor osoaren lehen urteetako lana da. Lan honetan, beraren konposizio batzuetan agertzen diren kolore oldarkorrak saihesten ditu, Van Goghen espresionismoari helduz eta tonu iluneko aberastasun kromatikoa garatuz. Edertasunaren ikusmolde klasiko orotatik at, hankak airean dituen zaldi bat deskribatzen du; badirudi lepoa luzatzen duela, hilzorian, eta kurba atezua sortzen du. Eszena deskribatzeko, Appelek gainjarritako geruzen enpaste lodia baliatu du, ekintza bat-bateko eta indartsuen bitartez. Garaiko mugimendu espresionistek berezkoa duten zentzu espazialarekin, euskarriaren errealitate fisikoa menderatu eta ia trantzean dauden gogo-aldarteak islatuz, jatorri irrazionalista adierazteko metodoa garatzen du. Beste alde batetik, koadroa Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako kultura menderatu zuen larritasunaren lekukoa da, eta hertsiki loturik dago pentsamendu existentzialistarekin. Appelek Amsterdamgo Arte Ederretako Errege Akademian ikasi zuen. 1948. urtean, CoBrA taldea sortu zuen; bertan, Kopenhagetik, Bruselatik eta Amsterdametik etorritako artistak zeuden, eta, hain zuzen ere, hiri horien lehen letrek osatzen zuten taldearen izena. Asger Jorn, Pierre Alechinsky, Corneille, Jean Atlan eta Karel Appelek berak osatzen zuten taldea, eta azken hori izan zen guztietan nabarmenena. Taldeak, action painting amerikarrarekin batera, adierazpen-modu askea sustatu zuen, inkontzientea askatzeko eta modu arin eta bortitzean pintatzeko. Hala ere, erreferentzia figuratiboak mantendu zituen. Espresionismo abstraktua eta ia figuratiboa planteatzeko moduak oihartzun nabarmena izan zuen berrogeita hamarreko hamarkadako pintura espainiarrean. [J.V.]

Bibliografia hautatuta:

Adquisiciones 02/07. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2007, pp. 62-631, n.º 22.

Goya y el mundo moderno [Cat. exp.]. Barcelona ; Zaragoza : Lunwerg ; Fundación Goya en Aragón, 2008, pp. 346 y 358, n. º 223.

Goya e il mondo moderno. [Cat. exp.]. Milano : Skira, 2010, pp. 285 y 299,  n. º 170.

Valeriano Bozal. "Karel Appel : le cheval mourant, 1956 = Karel Appel : le cheval mourant, 1956 = Karel Appel : le cheval mourant, 1956", en B'09 : Buletina = Boletín = Bulletin, n.º 5. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2010, pp. 255-300.

Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 192, n.º 136, ad vocem.

Komentatutako lanak