X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ARELLANO, Juan de

(Santorcaz, Madril, 1614-Madril, 1676)

Lore-otzaratxoa

Olioa mihisean

84 x 105,5 zm

1671

Barrokoa (XVII mendea)

N.° inv. DEP618

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua, BBVren dazioaren bitartez, 1997an


ARELLANO, Juan de Bilbuma on-linean

Artistaren azken urteetan izenpetua izateak interes berezia ematen dio Lore-otzaratxoa lanari. Juan de Arellano Espainiako Urrezko Mendeko loreen margolari garrantzitsuena izan zen. Margolariaren bilakaera Daniel Seghers edo Jan Brueghel de Veloursen eredu flandestarrekin izandako loturarekin hasi zen, eta Mario Nuzzi (italiar inbetarioetako "Mario dei Fiori") italiarraren lanen deribazioetaraino iritsi zen; lan honetako otaratxoarekin lortu zuen goreneko maila. Zumezko otzara hau, harrizko plinto batean jarria eta erdian zuloa duena, mota askotako lore moztu berriez beteta dago; loreak ez daude, itxuraz, ordenatuta, baina oso ondo aztertutako konposizioa osatzen dute, eta aurrez aurre jartzen ditu koloreak eta formak, efektu apaingarria lortuz. Intsektuak, kolore biziko tximeletak bereziki, inguruan dabiltza hegan, edo loreen gainean edo plintoaren gainean pausatuta ageri dira, multzo koloretsuari indar handia emanez. Lan honetarako hautatutako loreak ohikoak dira margolari honen errepertorioan: arrosa zuriak edo arrosak, tulipa zaindunak, anemona urdin eta gorriak, nartziso horiak, hiazinto urdinak eta iris edo lirio zuri bat.

Lan honen helburuari dagokionez, bikotetan edo lauko multzotan jartzeko osatua izaten zen tipologiakoa da, jauregietako egongeletako ateen edo leihoen gainak apaintzeko pentsatua. Baina, ikuspegi altutik osatua denez, eta otzararen azpiko planoaren gainazala ikusteko aukera ematen duenez, maila normalago batetik begiratua izateko egin zela pentsa liteke. [A.E.P.S.]

Bibliografia hautatuta:

William B. Jordan ; Peter Cherry. El bodegón español : de Velázquez a Goya. [Cat. exp.]. Madrid ; Londres : El Viso ; National Gallery Publications, 1995, p. 136.

Alfonso Emilio Pérez Sánchez. Juan de Arellano, 1614-1676 : últimos floreros. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1997, pp. 35-36, n. º 1.

Alfonso Emilio Pérez Sánchez. Juan de Arellano : 1614-1676.  [Cat. exp.]. Madrid : Caja Madrid, 1998, pp. 110-111, 240-241, n. º 60.

Peter Cherry. Arte y naturaleza : el bodegón español en el siglo de oro. Madrid : Fundación de Apoyo a la Historia del Arte Hispánico, 1999, p. 296.

El bodegón español : de Zurbarán a Picasso. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes = Bilboko Arte Ederretako Museoa ; Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1999, pp. 160-161, 290, n. º 31.

Calderón de la Barca y la España del Barroco. Madrid : Sociedad Estatal España Nuevo Milenio, 2000, pp. 226-227, n.º 4
Francisco Calvo Serraller; Peter Cherry. Spanish flower painting in the golden age. [Cat. exp.]. Madrid : Sociedad Estatal para Exposiciones Internacionales, 2002, p. 104, n.º 31.

Flores españolas del Siglo de Oro : la pintura de flores en la España del siglo XVII. [Cat. exp.]. Madrid : Fundación Amigos del Museo del Prado, 2002, pp. 136-137, n. º 33.

Bilbao a Genova : la cultura cambia le città. [Cat. exp.]. Milán : Skira, 2003, n.º 13.

Eddy Schavemaker. "Juan de Arellano, Still life of flowers in a basket" en One Hundred Master Paintings. Maastricht : Noortman Master Paintings, 2007, pp. 58-59, n.º 009.

Matthias Weniger. "Das Dresdener Blumenstilleben des Juan de Arellano" en KulturStiftung der LTM-PATRIMONIA, nº 332, 2008, p. 15, il. 8.

Barroco exuberante : de Catelan a Zurbarán : manifiestos de la precariedad vital. [Cat. exp.]. Bilbao ; Zürich : Guggenheim Bilbao ; Zürcher Kunstgesellschaft = Kunsthaus Zürich, 2013, p. 165.

Alfonso E. Pérez Sánchez. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 67, n.º 47, ad vocem.

Komentatutako lanak