X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ARROYO, Eduardo

(Madril, 1937-2018)

Neba-arreba marxisten gela edo Artista nerabearen erretratua

Olioa mihisean

260,5 x 361 zm

1991

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 94/44

1994an eskuratua


ARROYO, Eduardo Bilbuma on-linean

Arroyok bi izenburu jarri zizkion lanari, bere jatorriaren erreferentzia zinematografikoak eta literarioak nabarmentzeko asmoz. Marx anaien Gau bat operan (1935) filmeko sekuentzia ezagunean bezala, hainbat eta hainbat pertsonaia agertzen dira gelan. Lehenengo izenburuaren eta aurpegien irudikapen tipografikoaren artean ezarritako hitz-jokoak margolanaren esangura bikoizten du berriro. Oraingoan, ordea, kutsu politikoa dauka, eta emakumeen soinekoen estanpatuek ere horrekin dute zerikusia –militarrak, bonbak eta igitaiaren zein mailuaren sinboloa–. Bestetik, Arroyok James Joyceren Ulises (1922) lanerako ilustrazioak amaitzen ari zela egin zuen lan hau. James Joycek berak Artista nerabearen erretratua (1914) idatzi zuen, eta, bertan, protagonistak askatasun pertsonala apurka-apurka ezagutzen duela kontatzen digu. Margolanaren bidez, ideologien desagerpena kezkagarria dela adierazi nahi digu margolariak.

Madrilen kazetaritza ikasi ondoren, 1958an, Arroyo Parisen finkatu zen, idazle bihurtzeko asmoz. Diktadura frankistari bete-betean aurre egin zionez, 1976. urtera arte egon zen erbesteratuta. Bizi osoan zehar galdu ez zuen bokazio literarioa eduki arren, laster hasi zen margotzen eta Figuration Narrativekorrontearen babespean erakusten. Pinturarekin batera, Arroyok antzerkirako eta operarako eszenografiak, collageak, eskulturak, zeramika, grabatuak, kartelak eta ilustrazioak ere garatu ditu. Beraren lanak, gainera, erreferentzia literarioz eta autobiografikoz beteta daude, eta umorea, kritika eta ikusizko kulturarekiko lilura nahasten dituzte. [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999, p. 25.

Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao.[Cat. exp.]. Pamplona : Museo Navarra, 1999, p. 23.

Dos milenios en la historia de España: año 1000, año 2000. Madrid : Sociedad Estatal España Nuevo Milenio, 2000, pp. 370-371.

Marta García Maruri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 201, n.º 144, ad vocem.

Komentatutako lanak