Basques jouant aux cartes (Euskaldunak karta jokoan)
Ramiro Arrúeren lanetan, paisaia, folklorea eta euskal baserri bizimoduko eszena idealizatuak izan ziren gai nagusiak, eta forma sinplifikatu bezain geometrizatuen, lerro garbien eta kolore bizien bitartez irudikatu zituen.
Euskaldunak karta jokoan margolaneko eszenan, baserritar jantzitako eta atzealdean mendi berde leunak ikusgai dituen parajean kokatutako bi gazte mahaian ari dira edaten eta jokatzen. Pertsonaien, objektuen eta mendien bolumetriaren, pintzelkada puntillistaren eta sinplifikazio kromatikoaren estilizazioa deco mugimenduaren eta Novecentismoaren artean dagoela esan daiteke.
Albertok, Josék eta Ricardok osatutako margolari familiako laugarren anaia izan zen. 1907. urtean Parisera joan zen, eta, bertan, marrazketako zein pinturako lehen ikasketak egin zituen. Gainera, Mogrobejo, Durrio eta Bourdelle eskulturagileekin eta Zuloaga margolariarekin elkartzen zen sarritan. 1911. urtean, Iparraldeko Ziburun finkatu zen. Urte horretan bertan, Euskal Artisten Elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta, anaiak bezala, zuzendaritzako zenbait kargutan egon zen. 1929an ezkondu zenetik eta hil zen arte, Donibane Lohizunen bizi izan zen. Margolaria ez ezik, eszenografoa, irudigilea eta kartelgilea ere izan zen, eta, aldi berean, noucentisme estiloko esmalte ezin finagoak egin zituen Ricardo anaiarekin. [J.V.]
Bibliografia hautatuta:
Javier Viar. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 99- 100, n.º 48, ad vocem.
Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2009, pp. 184-185, n. º 47.
Michel de Jaureguiberry. La peinture basque : oeuvres choisies des collections publiques et privées. Urrugne : Pimientos, 2009, p. 64.
Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 154, n.º 109, ad vocem.