X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

BACON, Francis

(Dublin, 1909-Madril, 1992)

Lying Figure in Mirror (Irudia etzanda ispiluan)

Olioa mihisean

198,5 x 147,5 zm

1971

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 82/215

1982an eskuratua


BACON, Francis Bilbuma on-linean

Figura maskulino bat bi lerro zuriz mugatutako ispilu batean islatzen da, eta, bertan, barnealde zirkularraren zati bat ere agertzen da –alberoa edo erakustaldi erotikoko eszenatokia–. Zoruaren murrizketa geometriko eta kromatikoek, hormek eta estoreek modu bizian kontrastatzen dute konposizioan nagusi den presentzia azefalo eta deformearen tratamendu haragikoi eta elastikoarekin, eta haren plastikotasuna bat dator Baconek garai hartan eskulturarekiko zuen interesarekin –estudioan, Migel Anjelen Medicitarren Kaperako Eguna lanaren irudi bat zeukan–. Etzanda dagoen figuran Picasso, Matisse edo Henry Mooren eragina ere ikus daiteke. Ispilua ohiko elementua da Baconen obran, hirurogeiko hamarkadaren amaieraz geroztik. Horrek, logela handitu beharrean, konfinamendua areagotzen du, eta ikuslea distortsionatutako errealitate propioaren voyeur bihurtzen da. Alabaina, koadroak, funtsean duen krudeltasuna gorabehera, artista honen beste pintura batzuetan sarritan agertzen den detaile anker asko saihesten ditu.

1925ean Londresera joan ostean, Baconek bidaiak egin zituen Berlin, Munich eta Parisera, 1926 eta 1928. urteen artean. Han, Picasso eta Buñuelen lana ezagutu zuen, eta pintatzen hasi zen. Hurrengo hamarkadaren hasieran, bere lehenengo koadro garrantzitsuak egin zituen, baina ez zuen oihartzun handirik izan, eta, ondorioz, bere obraren zati bat apurtu egin zuen eta pintura albo batera utzi zuen, 1944ra arte. Berrogeita hamarreko hamarkadan, figurazio pertsonala landu zuen, Rembrandt, Velázquez, Van Gogh eta Picassoren lanetik eta argazkigintzaren aitzindarien lanetatik abiatuta. 1962an, Londresko Tate Galleryk atzera begirakoa eskaini zion, eta horrek indartu egin zuen haren izen ona; ospe hori 1971n berretsi zen, Parisko Grand Palaisen jarri zuen erakusketak izandako arrakasta handiari esker. Beraren ibilbide osoan, Velázquez miresten jarraitu zuen, eta, 1990. urtean, Madrilen hil baino bi urte lehenago, Pradoko Museoan maisu espainiarraren omenez egindako erakusketa handia ikusi ahal izan zuen. [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

Francis Bacon. Paris : Centre Georges Pompidou, 1996, pp. 180-181, n.º 61.

Michael Peppiatt. Francis Bacon. Le sacré et le profane. Paris : Fondation Dina Vierny-Musée Maillol, 2004, pp. 118-119.

Maria Müller. Francis Bacon. The Violence of the Real. London : Thames and Hudson, 2006, p. 166, n.º 53.

Maria Müller. "Lying Figure in Mirror 1971 Francis Bacon" en B'06 : Buletina = Boletín = Bulletin, nº 2. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2007, pp. 181-196.

Noah Charney. Pais Vasco : de museos. Barcelona : geoPlaneta, 2010, pp. 69-72.

Marco Goldin. Raffaello verso Picasso : storie di sguardi, volti e figure. [Cat. exp.]. Treviso (Italia) : Linea d'ombra, 2012, pp. 308, 359-360, n.º 81.

Richard Calvocoressi; Martin Harrison; Francis Warner. Francis Bacon, Henry Moore : flesh and bone [Cat. exp.]. Oxford : Ashmolean Museum; University of Oxford, 2013, pp. 138-139, n.º 59.

Marta García Maruri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 183, n.º 130, ad vocem.

Komentatutako lanak