X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

BALERDI, Rafael (Rafael Ruiz Balerdi)

(Donostia, 1934-Alacant, 1992)

Nahaste-borrastea I

Olioa mihisean

130,9 x 195,7 zm

1960

Euskal Artistak II (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 04/21

Hilde Koch andrearen dohaintza 2004an

Lorategi handia

Olioa mihisean

240 x 571 zm

1966-1974

Euskal Artistak II (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 82/331

1982an eskuratua


BALERDI, Rafael (Rafael Ruiz Balerdi) Bilbuma on-linean

Abstrakzio lirikoan sar daitekeen paleta iluneko pintura fina egin ondoren, 1960. urtean bete-betean sartu zen keinuzko informalismoan. Nahaste-borrastea I mugimendu honetako lehenengo esperientzietako bat da, eta, hain zuzen ere, lan horri bere grafismoaren sentsualtasuna eta nolabaiteko naturalismoa eman zizkion. Energiaz betetako pintzelkada luzeak eta mihise honetan erakusten dituen koloreak ez daude urrun Moneten azken garaiko koadroetako zenbait pasartetatik. Konposizioaren musikaltasunak, arintasunak eta argitasunak, bai eta ekialdeko pinturarekiko konplizitateak ere (informalismoan hain ohikoa zen moduan), arnasa liriko handia ematen diote artelanari.

Arrazoi estetikoengatik eta bere bizitzari lotutako arrazoiengatik, lan bi hauek Balerdiren pentsamendu piktoriko heldua biltzen duen pintura-zikloaren abiapuntua eta helmuga dira, hurrenez hurren. Prozesuaren muga kronologikoak bat datoz artelan biek finkatzen dituzten mugekin, eta, hain justu, muga horiek margolaria Madrilen bizi izan zeneko urteak dira (1962-1973). Nahaste-borrastea I lanetik abiatuta, kolore-aldaketa aberatsak eta pintzelkadaren zentzu velazqueztarra zeuzkan pintura gero eta konplexuagoa egin zen, abstrakzio informalista alde batera utzi gabe. Gero, ordea, keinu-sarean bat-batean agertu ziren formetan oinarrituta, konposizio-unitate zaileko sorkuntza formala garatu zuen. Dena dela, motibo organiko edo kristalino estutuen inguruan mugitzen zen beti, eta ezohiko indarkeriadun beirate-koloreak erabiltzen zituen. Zikloko azken lanetan, Lorategi handia lanean bezala, Balerdik, azken operazio batean, txikitu egiten zuen forma bakoitza, eta ukitu puntillistak edo ildaskak egiten zituen. Daukan tamaina handia dela eta, Lorategi handia lanak prozesu honen ezinezko izaera irudikatzen du, amaituago dauden beste lan batzuk baino hobeto gainera.

Balerdik jaioterriko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, bai eta San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan eta Madrileko Arte Ederretako Zirkuluan ere. 1955. urteaz geroztik Eduardo Chillidarekin zeukan adiskidetasuna oso garrantzitsua izan zen Europako abangoardiako mugimenduak ezagutzeko eta abstrakzioari ekiteko. Parisen zenbait aldiz egon ostean, mugimendu informalistarekin bat egin zuen. 1966an, besteak beste Oteiza eta Chillidarekin batera, Gaur taldea sortu zuen, berrikuntza artistikoko euskal taldeetako bat. [J.V.]

Bibliografia hautatuta (Nahaste-borrastea I):

Javier Viar Olloqui. Balerdi : la experiencia infinita = azkengabeko esperientzia. [Cat. exp.]. Bilbao ; Donostia-San Sebastián : Rekalde Erakusketa Aretoa = Sala de Exposiciones Rekalde ; Koldo Mitxelena Erakusketaretoan = Sala de Exposiciones Koldo Mitxelena, 1993, p. 230.

Chillida, Balerdi, Larrea. [Cat. exp.]. Lisboa : Fundaçao Calouste Gulbenkian; Centro de Arte Moderna José de Azeredo Perdigao, 1995, p. 41.

Javier Viar. Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 149- 151, n.º 83, ad vocem.

Arte japonés y japonismo. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao - Bilboko Arte Ederren Museoa, 2014, pp. 112-113, il. 83

Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 196 y 197, n.º 140 a, ad vocem.

Bibliografia hautatuta (Lorategi handia):

Javier Var Olloqui. Balerdi : la experiencia infinita = azkengabeko esperientzia. [Cat. exp.]. Bilbao ; Donostia-San Sebastián : Rekalde Erakusketa Aretoa = Sala de Exposiciones Rekalde ; Koldo Mitxelena Erakusketaretoan = Sala de Exposiciones Koldo Mitxelena, 1993. pp. 540-542, 763, n.º 175.

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999, p. 27.

María José Ruíz-Ozaíta ; Ana Vitoria. "Lorategi Handia : formatu handiko kontserbazioa eta zaharberritzea Bilboko Arte Eder Museoan = Gran Jardín : la conservación y restauración de pinturas de gran formato en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Big Garden : the Conservation and restoration of large format paintigns at the Bilbao Fine Arts Museum" en B'05 : Buletina = Boletín = Bulletin, nº 1. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2006, pp. 139-164.

Javier Viar. Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 149- 151, n.º 83, ad vocem.

Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 196 y 197, n.º 140 b, ad vocem.

Komentatutako lanak