X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

BARROETA, Juan de

(Bilbao, 1835-1906)

Bilboko Abrako bista Algortatik

Olioa mihisean

25,2 x 48,2 zm

1886

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 69/17

1934an eskuratua


BARROETA, Juan de Bilbuma on-linean

Honako hau Juan de Barroetaren margolanik goretsienetakoa da, duen konposizio-orekari, marraztean erakusten duen zehaztasunari eta naturaren eta kostunbrismoaren bateratze finari esker. Paisaia errealistaren estilorik ortodoxoena irudikatzen du. Oso lan objektiboa da, eta oso modu arduratsuan errespetatzen du naturala dena. Carlos de Haesek eman zion hasiera genero horri; izan ere, azken hori izan zen Espainiako paisaia-pinturaren gidari eta erreferentzia nagusia, urte luzez. Bista Bilbotik hurbil dagoen udalerri batetik hartuta dago, eta, bertan, Nerbioi ibaiaren urak jasotzen dituen badia dago margotuta, Serantes mendiaren silueta atzean duela. Lan hau pintatu zen lekutik metro gutxira, Barroetak etxea erosi zuen, eta Villa Haes jarri zion izena, bizitzako azken udaldiak Algortan eman zituen pintore belgikarraren oroimenez. Esan izan da Barroetak ekarri zuela Haes lehendabizikoz kostalde honetara. Gero, haren dizipulu fidela zen Jaime Morerarekin itzuli zen.

Juan de Barroeta erretratuen margolari baten semea zen, eta laster hasi zen pintatzen. 1848an, hamahiru urte bete baino lehentxeago, Federico Madrazo ezagutu zuen, Bilbora egin zituen bidaietako batean. Elkar-ezagutze hura erabakigarria izan zen, eta, 1851n, maisuaren gidaritzapean, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Errege Akademian ikasten hasi zen. Gero, Bilbora itzuli zen, eta, bertan, bi lan egin zituen batera: XIX. mendearen bigarren erdiko bilbotarren erretratugilea izan zen, eta hiribilduko Arte eta Lanbideen Eskolan eginkizun aktiboa izan zuen. [J.A.L.]

Bibliografia hautatuta:

Komentatutako lanak