X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

BARRUETA, Benito

(Bermeo, Bizkaia, 1873-1953)

Estudioaren barnealdea

Olioa mihisean

58 x 78,8 zm

c. 1903

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/71

Herri harpidetzaz eskuratua 1918an


BARRUETA, Benito Bilbuma on-linean

Estudioaren barnealdea lana herri harpidetzaz eskuratu zen museoarentzat, artistak 1917an Bilbon egin zuen erakusketa indibidualean. Lokal apal baten barnealdea islatzen du; hain zuzen ere, margolariak estudio gisa erabiltzen zuena. Konposizio honetan azaltzen diren objektuak pintzelkada labur, zehatz eta erreferentzialez daude irudikatuta, baina, horren gainetik, leihotik sartzen den eta gela osoan hedatzen den argitasuna nabarmendu behar dugu. Barruetak giro-harmonia lortzen du, gradazio kromatiko ñabartuen bidez. Gama okre eta grisaxkak oso gogoko zituen; beharbada, Velázquezen lanek argiaren eta giroaren arloan emandako ikasbideen ondorio gisa gustatzen zitzaizkion kolore horiek; izan ere, Barrueta 1893an joan zen lehen aldiz Pradoko Museora, eta orduantxe hasi zen Velázquezen irakaspenak jasotzen.

Bere jaioterrian bizi zen (gaztetan Madrilen eta Parisen igarotako trebakuntza-aroa kontuan hartzen ez badugu), eta, ondorioz, Barruetaren inguru hurbila izan zen bere lanen ohiko gaia. Aldi berean, gai piktoriko tradizionalak ere gustatzen zitzaizkion; esate baterako, erretratua, natura hilak eta paisaiak. Betiere, soiltasunez eta sakontasunez sortutako lan artistikoa zen berea. [S.A.]

Bibliografia hautatuta:

Santiago Arcediano. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 62- 63, n.º 28, ad vocem.

Komentatutako lanak