X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

BELLOTTO, Bernardo

(Venezia, Italia, 1722-Varsovia, 1780)

Kapritxo arkitektonikoa jauregi batekin

Olioa mihisean

48,7 x 79,2 zm

c. 1765-1766

Rococoa eta Neoklasizismoa (XVII. mendea - XIX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 69/354

1916an eskuratua


BELLOTTO, Bernardo Bilbuma on-linean

Paisaia eta arkitektura egiazkotasun handiz margotuta badaude ere, konposizio hau margolariaren asmakizuna da erabat. Beraz, capriccioa da, eta jatorri anitzeko osagaiak biltzen ditu. Izan ere, Bellottok bere bidaia ugarietan bereganatutako jakintza arkitektonikoak eta paisaia-sentsibilitatea nahasten ditu. Jauregian, hain zuzen ere, erreferentzia konplexuak agertzen dira: zutabe dorikoen logiak Erromako arkitektura inperiala dakarkigu gogora; goiko aldeko balaustradak, Dresdeko Zwinger jauregia; eta pabiloiak eta linternak, hiriko diseinu barrokoak. Azkenik, kupulak Palladioko arkitektura dakarkigu gogora; eta inguruko eskulturek, Veneziako zenbait eraikuntza. Jauregiko argitasuna ibaiko paisaiako ilunantzearekin alderatzen da, Bellottok urte horietan Elba ibaiko beste bista batzuetan egin zuen bezala. Irudiek –arrantzan dagoen gizona, ehiztariak, itzaina...– izaera narratiboa ematen diote eszenari.

Osaba zuen Canaletto maisuarekin batera, Bellotto bedutista –bista-margolaria– italiar handienetakoa izan zen XVIII. mendearen amaieran. Prestakuntza-epealdian Italiako zenbait herri margotu ondoren, 1747an Dresdeko gorteak gonbidatu zuen, eta, bertan, hiriko eta inguruko arkitekturaren zein hirigintzaren distiraren lekukotasuna utzi zuen. 1758. urtean, Vienako gortera joan zen; eta 1761ean, Munichera. Urte horren amaieran, Dresdera itzuli zen, eta 1767ra arte egon zen bertan, harik eta Varsoviako gortean finkatu zen arte. Bertan, gainera, hiri-bisten bere azken serie handia egin zuen. [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

Bernardo Bellotto en Dresde : en la Galería de Pinturas de Dresde. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 1998, p. 25.

Javier Viar Olloqui. "Museo de Bellas Artes de Bibao" en Album Letras Artes, n.º 83, 2006, pp. 54 y 56.

Marta García Maruri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 84, n.º 58, ad vocem.

Komentatutako lanak