X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

BENSON, Ambrosius

(Lonbardia, Italia, 1500 baino lehen-Brujas, Belgika, 1550)

Pietatea gurutzearen oinaldean

Olioa haritz-oholean

68 x 88,2 zm

c. 1530

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 69/34

Antonio Plasencia jaunaren dohaintza 1935ean


BENSON, Ambrosius Bilbuma on-linean

Pietate honetan, Pasioko pasarteko pertsonaia nagusiak azaltzen dira: altzoan Kristoren gorpua hartzen duen San Joan; erdian agertzen den Andre Maria; eta Berreroslearen zauriei musu ematen dien Maria Madalena. Lehen planoan dauden irudi dotoreek ez dute euren jarrera galtzen, unea ezin dramatikoagoa izan arren. Bere jatorri lonbardiarraren eraginpean, irudien agerpen sendoa eta bolumenen sfumato fina Bensonen margolanen bi ezaugarri dira. Joera hori, gainera, Flandesko estiloko teknika xehearekin eta modelo-motarekin nahasten du. Eskuinaldean, bigarren planoan, Kristoren Ehorzketaren eszena garatzen da, eta, xehetasunez xehetasun, Durorek Pasio txikia seriean egindako grabatuan dago inspiratuta. Bi pasarteak margolan berean aldi berean agertzea Flandesko primitiboen tradizioarekin lotutako baliabidea da, eta, hemen, arkaizante samarra da. Konposizio orekatuaren inguruan, lasaitasuna da nagusi. Hori lortzeko, tonu beroak eta hotzak nahasten dira, kolore-gama aberatsean. Atzeko aldean, mendi urdinxken oinaldean, Jerusalem zerutiarra azaltzen da, Europako iparraldeko girora eramanda, arkitekturak eta zelaien berdetasunak adierazten diguten bezala. Ohol honen jatorrizko formatua bertikala zenez, pertsonaien gorputz osoa agertzen zen.

Ambrosius Benson italiarra 1518an finkatu zen Brujasen, eta, bertan, Gerard Daviden ikaslea izan zen. 1519an, hiriko San Lukasko margolarien kofradiako maisu izendatu zuten, eta maisuaren antzeko estiloa landu zuen, haren eredu eta konposizioetan inspiratu zen eta. Arrakasta eman zioten gai erlijiosoetan espezializatu zen, eta erretratugile trebea ere bazen. Bere tailerrean, lan ugari egin zituzten, eta gehienak Espainiara bidali zituzten. [A.S.L.]

Bibliografia hautatuta:

Marqués de Lozoya. "En torno a Ambrosio Benson : el retablo de Carbonero el Mayor"en Archivo Español de Arte, Madrid, n.º 40, 1940, pp. 19-25.

Georges Marlier. Ambrosius Benson et la peinture a Bruges au temps de Charles Quint. Amberes : Musée Van Maerlannt Damne, 1957, pp. 97-99.

L'art Flamand dans les Collections Espagnoles. [Cat. exp.]. Bruges : Les Presses Saint Augustin, 1958, pp. 86-87, n.º 60.
Marqués de Lozoya. "Algo más sobre Ambrosio Benson"en Archivo Español de Arte, Madrid, n.º 129, 1960, pp. 1-17.
Max J. Friedländer. Early Netherlandish Painting. vol. VI. Hans Memling and Gerard David. New York : Frederick A. Praeger, 1971, pp. 105 y 202.

Elisa Bermejo. "Gérard David y Ambrosio Benson, autores de dos pinturas inéditas de la Virgen con el niño"en Archivo Español de Arte, Madrid, n.º 190-191,1975, pp. 251-263.

Ana Sánchez-Lassa de los Santos. "Conservación y restauración en el Museo" en Urtekaria 1983 : asterlanak, albistak = Anuario 1983 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 1984, pp. 11-30.

Xesqui Castañer. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995, pp. 65-68.

Ana Sánchez-Lassa de los Santos; Maite Rodriguez. "La peinture et le laboratoire. Procédés. Méthodologie. Applications" en, Le dessin sous-jacent et la technologie dans la peinture. COLLOQUE XIII [Bruges, 15, 16, 17 septembre 1999]. Leuven; Paris; Sterling : Uitgeverij Peeters, 2001, pp. 45-51, il. 1.

Ana Sánchez- Lassa de los Santos. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 30, n.º 16, ad vocem.

Komentatutako lanak