X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

COELLO, Claudio

(Madril, 1642-1693)

Teresa Francisca Mudarra y Herrera andrearen erretratua

Olioa mihisean

210 x 145,5 zm

c. 1690

Barrokoa (XVII mendea)

N.° inv. 69/49

1932an eskuratua


COELLO, Claudio Bilbuma on-linean

Dama honen erretratua garaiko gorte-erretratuaren margolan adierazgarria izan zen, eta, bertan, erretratatuaren aurpegiera fin, nabari eta adoretsuek irmotasun paregabeko izaera zuela adierazten dute. Sasoi batean, Juan Carreño de Mirandaren margolana zela uste izan zuten, baina, seguruenik, Claudio Coelloren pieza miresgarria da, bere teknika askoz sendoagoa, gorpuzdunagoa delako aurpegiaren modelatuan, askoz zehatzagoa delako osagarrien azalpenean eta Carreñoren pintzelaren ukitu libre bezain txinpartatsu bereizgarriak inon ageri ez direlako.

Izan ere, Coelloren artearen ezaugarri bereizgarriak agertzen dira; esate baterako, margolariak espazioari ematen dion garrantzia, atzealdeko arkitektura argitsuaren bidez iradokita, eta luxuzko osagarriei eskainitako gustu handiko lana: soineko parpailak, ezkerreko gortina eta idazmahaiaren gaineko zeramika gorrizko lore-ontzi aberatsa. Margolaria Madrilgo barrokoko azken ordezkari handia izan zen, eta, irudiaren tratamenduan, zorroztasun solemnea irudikatzen du, erabat barrokoa den eszenografiaren bitartez. Horrez gain, intentsitate nabariko orbanetan antolatutako kolore-zentzu aberatsa ere lortzen du. Andrearen moda 1690. urtearen ingurukoa dela esan daiteke.

Teresa Francisca Mudarra y Herrera andrea Juan de Larrea y Heredia jaunaren emaztea izan zen. Senarra, hain zuzen ere, Calatravako zalduna, Bizkaiko jaurerriko Zornotzako merindadeko Larrea dorretxeko jauna, Karlos II.a erregearen maiestateko Indietako Ganberako eta Gerra Kontseilu zein Batzordeko jauna eta Estatuko nahiz Bulego Unibertsaleko idazkaria izan zen. [A.E.P.S.]

Bibliografia hautatuta:

José Luis Basanta Campos. Noticias relojeras vascas en Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, cuadernos 3 y 4. 1971, pp. 331-346.

Jesús Barettini Fernández. Juan Carreño, Pintor de Cámara de Carlos II. Madrid : 1972, pp. 31, 105, 162.

Alfonso Emilio Pérez Sánchez. Juan Carreño de Miranda, 1614-1685. Madrid, Ayuntamiento de Avilés, 1985, pp. 89, 214, il. 119.

Carreño, Rizi, Herrera y la pintura madrileña de su tiempo, 1650-1700. [Cat. exp.]. Madrid : Ministerio de Cultura, 1986.

Edward J. Sullivan. Barroque painting in Madrid : the contribution of Claudio Coello with a catalogue raisonné of his works. Columbia : University of Missouri Press, 1986, p. 183.

Edward J. Sullivan. Claudio Coello y la pintura barroca madrileña. Madrid : Nerea, 1989, p. 226.

Juan José Luna. Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939.  [Cat. exp.]. Madrid : El Viso, 1989, pp. 74-75, n. º 21.

Alfonso Emilio Pérez Sánchez. "En torno a Claudio Coello"en Archivo Español de Arte, nº 250. 1990, p. 151.

Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao. [Cat. exp.]. Roma : Leonardo-De Luca, 1991, pp. 38-39, n.º 14.

Ana María Galilea Antón. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700).[Tesis inédita]. Zaragoza : Universidad de Zaragoza, 1993, vol. I. pp. 1115-1121, vol. II. p. 642, il. 526.

Ana María Galilea Antón. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao" en Urtekaria 1994: asterlanak, albistak = Anuario 1994: estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1995, pp. 7- 42.

Spanyol Mestermüvek a Bilbaói Szépmüvészeti Múzeumból. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa ; Banco Bilbao Vizcaya, 1996, pp. 108-110., n.º 21.

Fernando Checa Cremades. Velázquez, Bernini, Luca Giordano : le corti del Barroco. [Cat. exp.]. Milano : Skira, 2004.

Alfonso E. Pérez Sánchez. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 73, n.º 51, ad vocem.

Komentatutako lanak