X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

DELAUNAY, Robert

(Paris, 1885-Montpellier, Frantzia, 1941)

Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)

Olioa mihisean

81,7 x 93,5 zm

1920

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 82/254

Javier de Bengoechea y Niebla jaunaren dohaintza 1979an


DELAUNAY, Robert Bilbuma on-linean

Delaunayek 1915etik 1920ra margotu zuen margolan honen zazpi bertsio daude. Barrualdean, emakume biluzia dago aulkian eserita, eta arropa dago aulkitik zintzilik. Emakumea ispiluan islatzen da, eta liburua irakurtzen ari da, zamauz estalitako mahaian inklinatuta. Bestetik, Europako pinturan gai klasikoa zen biluzia eraldatu egiten da, kolorea dinamikotasunez erabiltzen hastean. Modeloaren forma biribilak margolanaren jatorria gogora dakarkiguten erritmo geometriko uhinduetan antolatzen dira. Jatorri hori Rubensen Diana eta Kalisto (1635) da, eta Pradoko Museoan dago gordeta. Dena dela, Delaunayek margolan horren kopia zeukan. 1915eko udan, Sonia eta Robert Delaunay sarritan joan ziren museo horretara, eta, antzinako maisuak mirestean, margolariak ordura arte landutako lengoaia abstraktuan giza irudia berreskuratuko zuela erabaki zuten.

Gauguinen, Cézanneren eta Seuraten eraginpean, Robert Delaunay modu autodidaktikoan hasi zen margotzen. Kubismoko printzipioak zituen gustuko, baina Kandinsky ezagutu zuenean, 1910etik aurrera, kolorearen gorespen dinamikoari lehentasuna ematen zion lan-lerroari ekin zion. Apollinaireren "orfismoaz" ari gara, eta, horren arabera, erritmoak zein koloreak mihisearen gainazalean antolatzeko eta banatzeko ariketa harmoniatsua zen margolana. Munduko Lehen Gerrak Espainian harrapatu zituen Delaunay senar-emazteak, eta abangoardia artistiko hasiberriarekin bat egin zuten. 1918. urtean, Soniak eta Robertek erakusketa egin zuten Bilbon, Euskal Artisten Elkarteak gonbidatuta. [M.A.] [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

El Ultraísmo y las artes plásticas. Valencia : Instituto Valenciano de Arte Moderno, 1996.

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 1999.

Los Ismos de Ramón Gómez de la Serna y un apéndice circense. Madrid : Sociedad Estatal para la Acción Cultural Exterior, 2002.

Robert y Sonia Delaunay, 1905-1914. [Cat. exp.]. Madrid : Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 2002.

Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2009.

Suroeste : [relaciones literarias y artísticas entre Portugal y España, 1890-1936 = Relaçoes literárias e artísticas entre Portugal e Espanha, 1890-1936]. [Cat. exp.]. Madrid ; Badajoz : Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales ; MEIAC, 2010.

Paths to Abstraction, 1867-1917. [Cat. exp]. Sydney : Art Gallery of New South Wales, 2010.

Miriam Alzuri; Marta García Maruri.. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 168, n.º 119, ad vocem.

Komentatutako lanak