X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ECHENAGUSÍA, José

(Hondarribia, Gipuzkoa, 1844-Erroma, 1912)

Sanson eta Dalila

Olioa mihisean

183,7 x 200,8 zm

1887

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 94/49

1994an eskuratua


ECHENAGUSÍA, José Bilbuma on-linean

1886. urtean egiten hasi eta, Madrilgo Erakusketa Nazionala xede, 1887. urtean bukatu zuen egileak Sanson eta Dalila lana. Aurretik, artelana margolariaren Erromako estudioan egon zen ikusgai, arrakasta handiarekin. Kolore asko erabili ez bazituen ere, bistan da egileak objektuen eta ehunduren kalitatea islatu nahi zuela. Aztergai dugun margolanean, Sansonek Dalilari aitortzen dio gizakiaz gaindiko bere indarraren jatorria ile luzean duela. Genero orientalisten gisara irudikatu zuen artistak Itun Zaharreko pasarte hori, Espainiako pintura erlijiosoa krisian baitzen XIX. mendean. Artistak hainbat kritika jaso zituen, antza, margolana ez baitzen "nahikoa biblikoa". Erakusketan saririk jaso ez zuenez, artista haserretu egin zen, eta, aurrerantzean, lehiaketa nazionaletan parte ez hartzea erabaki zuen.

Nabarmentzekoa da, baita ere, antzinako Egiptoren kutsua antzeman dezakegula Echenaren margolanetan. Ez da harritzekoa, zeren laurogeiko hamarkadaren erdialdean, mota horretako hainbat eszena islatzeko joera hartu zuten Echenaren inguruko hainbat margolarik, hala nola, Anselmo Guineak, Juan Lunak eta Ramón Tusquetsek.

José Echenagusíak hamar urte zeramatzan Erroman bizitzen, artelana pintatu zuenean. Italian bizi ziren espainiarren artean pisu handia izan zuen, baina, bereziki, euskal artista gazteek errespetatu zuten –Guineak, Zuloagak eta Díaz Olanok, besteak beste–. Azken horiei laguntza eta aholkuak eman zizkien, 1912an Echenagusíaren heriotza ikusiko zuen hirian bertan. Hogeita hamasei urte haietan artelan asko egin zituen. Nagusiki, gai historikoak, biblikoak, orientalistak eta kostunbristak landu zituen, estilo aldaketa nabarmenik gabe. Aintzatespen publikoa lortu nahi zuenez, Europako hainbat erakusketatan hartu zuen parte, Euskal Herria sekula ahaztu gabe. Ia urtero bisitatzen zituen Bizkaia eta Gipuzkoa, eta, bertan, bere trebeziaren aztarna utzi zuen hainbat eraikinetako apaingarrietan, adibidez, aipatutako bi lurraldeetako Aldundien jauregietan. [M.L.G.]

Bibliografia hautatuta:

Mikel Lertxundi Galiana. De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, pp. 314-316, n.º 60, ad vocem.

Mikel Lertxundi Galiana. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés),  pp. 29 y 30, n.º 11, ad vocem.

Mikel Lertxundi Galiana. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. n.º 74, ad vocem.

Montserrat Fornells Angelats. Gipuzkoako Pintore Erromantikoak = Pintores Románticos Guipuzcoanos. Donostia-San Sebastián : Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2013, pp. 49-50, 81, 122.

Komentatutako lanak