X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ECHEVARRÍA, Juan de

(Bilbao, 1875-Madril, 1931)

Loreontzia platano, limoi eta liburuekin

Olioa mihisean

125,5 x 104 zm

c. 1917

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/120

1962an eskuratua


ECHEVARRÍA, Juan de Bilbuma on-linean

Erretratua eta paisaia ez ezik, natura hila ere izan zen Echevarríaren genero gustukoenetakoa. Dena dela, bere ibilbidean, oso aldaketa gutxi egin zituen horrelako lanetan margotu ohi zituen objektuen aukeraketan eta antolaketan –lorez betetako pitxer handiak, liburuak, oihalak, laminak edo miresten zituen artisten margolanak–. Loreontzia –ia beti zeramikazkoa eta sabel handikoa izaten zen– bere konposizioetako funtsezko elementua zen, natura hiletan (protagonista bakarra izaten da bertan) zein bertsio konplexuagoetan. Lan honetan, tapizaz estalitako mahaian jarri du, besteak beste, urreliliz eta bioletaz betetako pitxer handia, bai eta limoiz betetako fruta-ontzia ere. Horien inguruan, liburuak, koadernoak, frutak eta oihal brodatuak eta estanpatuak ageri dira. Azken horiek erdibitu egiten dute nolabait konposizioa zeharretara. Horrela, erraztu egiten da espazio-planoen antolaketa, izan ere, behealdeko eskuinaldean dagoen liburu pilotik abiatuta, irudiak bata bestearen atzetik tartekatzen dira zeharretara, atzealdeko hormaraino. Atzealdeko horma hori lore itxurako apaindurak dituen paper margotuaz dago estalita, eta, bertan, lamina bat dago esekita. Konposizioak batasun kromatiko handia dauka, urdin eta bioleta tonu desberdinez egina baitago.

Ingeniari industrial moduan trebatu bazen ere, Echevarríak margolaria izatea erabaki zuen 1902an. 1903an, Iturrinorekin bidaiatu zuen Parisera, eta, bertan, Durrio ezagutu zuen eta Cézanne, Gauguin eta Van Goghen lanak deskubritu zituen. Erakusketa arrakastatsuak egin zituen 1911ko eta 1912ko Udazkeneko Aretoetan, Europa osotik bidaiatu zuen, eta, 1914an, betiko itzuli zen bere herrialdera. Andaluzian eta Gaztelan pintatu zuen, pertsona baztertuak erretratatu zituen eta 98ko Belaunaldiko kezka intelektual eta moralak jorratzen zituzten lanak egin zituen. Erretratugile gisa, talde horrekin erlazionatutako ia intelektual, idazle eta artista guztiak irudikatu zituen. [M.A.]

Bibliografia hautatuta:

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999, pp. 50-51.

Juan de Echevarría, 1875-1931. [Cat. exp.]. Madrid ; Bilbao : Fundación Cultural Mapfre Vida ; Bilboko Arte Eder Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2004, p. 125.

Miriam Alzuri. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 69- 70, n.º 31, ad vocem.

Arte japonés y japonismo. [Cat. exp.]. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014,  pp. 34, 36, il. 8.
Miriam Alzuri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 148, n.º 104, ad vocem.

Komentatutako lanak