X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

EGUSQUIZA, Rogelio de

(Santander, 1845-Madril, 1915)

Tristan eta Isolda (Heriotza)

Olioa mihisean

160 x 240 zm

1910

Erromantizismoa, Errealismoa eta Impresionismoa (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 00/9

2000n eskuratua


EGUSQUIZA, Rogelio de Bilbuma on-linean

Lan honek, zeinak bikotea osatzen baitu Bizitza (1912) lanarekin (azken hori ere Egusquizarena da), Tristan eta Isoldaren Erdi Aroko kondaira irudikatzen du. Kondaira hori Richard Wagner konpositore alemaniarrak berreskuratu zuen 1865. urtean, sentimendua arrazoiari gailendu izanaren sinbolo gisa. Isolda ageri da margolanean, pozoia hartuta, Tristanen hilotzaren gainera erortzen. Dramaren amaieran, maitale biak hil egiten dira, asmo gaiztoek eta maitasun-garrek eragindako anabasa baten erruz. Gaizki-ulertu horien ondorioz, Tristan hil egiten da eta Isoldak pozoia hartzen du bere borondatez.

Koadroaren horizontaltasunak, figuren sentsualtasunak, giro ilunak eta zenbait elementu sinbolikok (adibidez, lo-belarrak eta pozoi-ontziak), tragediatik at dagoen lasaitasun moduko bat ematen diote margoari. Hori horrela, maitasuna goretsita agertzen da, heriotzaren gainetik.

1876an Venezian izan zenean, Egusquiza txundituta geratu zen Wagnerren obrarekin. Wagner pertsonalki ezagutu zuen Egusquizak 1879. urtean, eta horrek arteari buruz zuen ideia aldatu zion. Une hartatik aurrera, Wagnerren sinbolismo neoidealistari eta Arthur Schopenhauerren filosofiari lotutako margolanak egin zituen. Egusquizak Wagnerren eskolako ezaugarriak egokitu zituen, Léon Bonnat, Raimundo de Madrazo eta, batez ere, Fortunyrekin garatu zuen pintura preziosistarako. "Artelan osoaren" kontzeptu wagneriar konplexuarekiko interesak, bestetik, hainbat diziplina artistikorekiko joera piztu zion, bai eta musikari alemaniarraren opera-zikloekiko joera ere. Gainera, lanean buru-belarri eta etenik gabe aritzea erabaki zuen. Aztergai dugun margolana egiteko, adibidez, Egusquizak hamazazpi urte baino gehiago behar izan zituen. [J.N.G.]

Bibliografia hautatuta:

Francisco Calvo Serraller. Pintura simbolista en España, 1890-1930. [Cat. exp.]. Madrid : Fundación Cultural Mapfre Vida, 1997, pp. 92-93. (Con el título Tristán e Iseo [La Muerte]).

Lourdes Jiménez. La Vida y la Muerte de Tristán e Isolda por Rogelio Egusquiza (1845-1915). Oviedo : Museo de Bellas Artes de Asturias, 2007, pp. 32-35, n. º 3.

Javier Novo González. De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, pp. 338-340, n.º 66, ad vocem.

Javier Novo González. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p.111, n.º 77, ad vocem.

Komentatutako lanak