X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

EL GRECO (Doménikos Theotokópoulos)

(Candia, Kreta, 1541-Toledo, 1614)

San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean

Olioa mihisean

105,5 x 86,5 zm

c. 1585

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 69/115

1940an eskuratua

Deikundea

Olioa mihisean

113,8 x 65,4 zm

c. 1596-1600

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 69/116

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1920an


EL GRECO (Doménikos Theotokópoulos) Bilbuma on-linean

Asisko San Frantziskoren irudikapena da El Grecok gehien errepikatu zuen eta arrakasta handiena lortu zuen debozio-gaietako bat. Hemen, santua modu soilean dago jantzita, eta bere figura aszetikoa Alvernia mendiko kobazuloaren atzealde ilunaren kontra marrazten da. Gurutze baten aurrean dago errezatzen, eta, hain zuzen ere, gurutze horrek, garezurrak eta harkaitzaren gainean dagoen liburuak natura hil aparta osatzen dute. Margoa puskatutako pintzelkada arinez dago eginda. Pintzelkada horiek elkartu egiten dira, eta, ezaugarri horretaz gain, karmin-ukitu ausartak aplikatu dira haragi-koloreetako puntu batzuk indartzeko; esate baterako, ezpainak. Izan ere, karmin-ukitu horiek oso ohikoak ziren margolari honen teknikan. Mihisea Cuervako (Toledo) Karmeldarren komentukoa da. Komentu hori Niño de Guevara kardinalaren arreba zen Aldonza andreak fundatu zuen, eta, beharbada, berak enkargatu zion koadroa margolariari zuzenean. Sinadura lurreko papertxoan dago, letra greko txiki-txikiekin. Halaxe egiten zuen El Grecok bere ibilbidearen fase honetan, erabat finkatuta zegoenean Toledon. Bertsio honen kalitatea zoragarria da, eta egilearen lanik onenetakoa eta goiztiarrenetakoa dela esan daiteke.

Deikundea, El Grecok asko maite zuen gaia, Pradoko Museoan dagoen mihisearen bertsio txikia da. Bertsio handia Madrilgo María de Aragón ikastetxeko Deikundearen elizako erretaularako pintatu zuen, 1596an enkargatu baitzioten. El Grecok mihise txikiagoetan errepikatzen zituen arrakasta handiena zuten edo berari gehien gustatzen zitzaizkion lanak, eta halaxe dio Pachecok: "[...] 1611. urtean [...] bizitza osoan pintatu zituen lan guztien jatorrizkoak erakutsi zizkidan, [...] mihise txikiagoetan [...]". Thyssen-Bornemisza Museoak ere lan honen bertsio txiki bat dauka. Lanak ikonografia berritzailea dauka; bertan, Ama Birjina, harrituta goiaingerua heldu delako, zutik jarri eta goiaingeruarengana biratu da, aingeru musikarien talde eder batek goiko aldea betetzen duen bitartean eta kerubin mordo batek bidea irekitzen dien bitartean Espiritu Santuaren usoaren argi-izpiei, Deikundearen unea adieraziz. Trebezia izugarriz eta gama kromatiko bikainez pintatutako lan hau margolariaren azken urteetako obra esanguratsua da.

Domenikos Theotokópoulos Candian jaio zen, Kreta uharteko hiriburuan, eta hantxe hasi zuen ikonoen margolari izateko prestakuntza. Venezian egin zuen lan, eta, gero, Erroman; han, Alejandro Farnesio kardinalaren semebitxia izan zen. El Escorialeko multzo apaingarri handiek erakarrita, Espainiara joan zen 1577an, eta Toledon jarri zen betiko bizitzen. Han, giro kultu eta finean bizi izan zen, eta hantxe egin zituen bere obrarik onenak.  [A.S.L.]

Bibliografia hautatuta (San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean) :

Francisco Javier Sánchez Cantón. De Barnaba da Modena a Francisco de Goya : exposición de pinturas de los siglos XIV al XIX recuperadas por España. [Cat. exp.]. Madrid : Museo del Prado, 1939, pp. 10-11, il. 21.

Juan de Irigoyen. Acrecentamiento del tesoro artístico de Bilbao. Vida Vasca, 1940, pp. 203-205.
Manuel Gómez-Moreno. El Greco : Dominico Theotocópuli. Barcelona : Ediciones Selectas, 1943, p. 120, il. 40.

Enrique Lafuente Ferrari. "El Greco : some recent discoveries"en The Burlington Magazine, n.º 86-87, 1945, p. 296.

José Camón Aznar. Dominico Greco. Madrid : Espasa-Calpe, 1950, pp. 342-365, il. 241.
Halldor Söehner. Der Stand der Greco-Forschung, Zeitschrift für Kunstgeschichte. Deutscher Kunstverlag, 1956, vol. III. Pp. 56 y 140.

Halldor Söehner. Greco in Spanien. Münchner Jahrbuch der bildenden Kunst : Dritte Folge, 3ª serie, 1957-1960, n.º 27.

José Gudiol Ricart. "Iconography and Chronology in El Greco's Paintings of St. Francis" en The Art Bulletin, vol. XLIV, 1962, p. 202, n.º 11.

Harold E. Wethey. El Greco and his School : text and plates. Princeton : Princeton University Press, 1962, p. 122.

Harold E. Wethey. El Greco y su escuela. Madrid : Guadarrama, 1967, pp. 135-136, il. 249.

Manuel Bartolomé Cossío. El Greco. Barcelona : Editorial R. M., 1972, p. 382.

Enrique Lafuente Ferrari. Il Greco di Toledo e il suo espressionismo estremo. Milano : Rizzoli, 1969, pp. 121 y 152.

José Gudiol. El Greco, 1541-1614 : Doménikos Theotokópulos. Barcelona : Polígrafa, 1982, pp. 152 y 346, il. 125, n.º 94.

Tiziana Frati. La obra pictórica completa de El Greco. Barcelona ; Madrid : Noguer, 1982, p. 108, n.º 102c.

José Manuel Pita Andrade. El Greco. Barcelona : Carroggio, 1985, pp. 84-85 y 175, n.º 125.

José Manuel Pita Andrade. El Greco. Verona : Arnoldo Mondadori, 1986, pp. 84-85 y 175, n.º 125.

Du Greco à Goya : chefs-d'oeuvre du Prado et de collections espagnoles. [Cat. exp.]. Genève : Musée d'art et d'histoire, 1989, il. 177.

Juan José Luna. Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939. [Cat. exp.]. Madrid : El Viso, 1989, pp. 33-35, n.º 3.

Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao. [Cat. exp.]. Roma : Leonardo-De Luca, 1991, p. 18.

Ana María Galilea Antón. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700).[Tesis inédita]. Zaragoza : Universidad de Zaragoza, 1993, pp. 574-581.

Ana María Galilea Antón. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao" en Urtekaria 1994: asterlanak, albistak = Anuario 1994: estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1995, pp. 7- 42.

El Greco : identità e trasformazione : Creta, Italia, Spagna. [Cat. exp.]. Genève : Skira, 1999, pp. 307, 420-421.

El Greco : identidad y transformación : Creta, Italia, España. [Cat. exp.]. Madrid : Museo Thyssen-Bornemisza ; Skira, 1999, pp. 307, 420-421.

Richard G. Mann. "Tradition And Originality in El Greco's Work : His Synthesis of Byzantine and Renaissance Conceptions of Art" en Quidditas : Journal of the Rocky Mountain Medieval and Renaissance Association, n.º 23, 2002, pp. 104 y 109.

Bilbao a Genova : la cultura cambia le città. [Cat. exp.]. Milano : Skira, 2003, pp. 74 y 75.
San Frantzisko Asiskoa El Grecok pintatua, Euskal Herriko koadroak San Francisco de Asís por el Greco en el País Vasco. [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz : Museo Diocesano de Arte Sacro, 2005, pp. 42-45.

El Greco y su taller. [Cat. exp.]. Madrid : SEACEX, 2007, pp. 298-299, 382-383, n.º 39.

El Greco y su Taller en Atenas. Galería Antiqvaria, 266. 2007, pp. 266.

Richard G. Mann. Northern European and Spanish Paintings before 1600 in the Art Institute of Chicago. New Haven (EE.UU.) : The Art Institute of Chicago ; Yale University Press, 2008, p. 64.

El Greco en la Catedral . [Cat. exp.]. Burgos : Promecal-Diario de Burgos, 2011, p. 69.

"Multiplicity, authorship and chronology : an integrated evaluation of four images of Saint Francis by El Greco"en Studing old master paintings : Technology and Prectice : The National Gallery Technical Bulletin. 30th Anniversary Conference Postprints, 2011, pp. 125-135.

El Greco and Modernism. [Cat. exp.]. Düsseldorf : Museum Kunstpalast, 2012, pp. 76-77.

Ana Sánchez-Lassa de los Santos ; José Luis Merino Gorospe. "El San Francisco de El Greco del Museo de Bellas Artes de Bilbao = El Greco's Saint Francis at the Bilbao Fine Arts Museum = Bilboko Arte Ederren Museoko Grecoren San Frantzisko"en Buletina = Boletín = Bulletin, n.º 8. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2014, pp. 111-157.

Ana Sánchez- Lassa de los Santos. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 44, n.º 30a, ad vocem.

 

Bibliografia hautatuta (Deikundea) :

Catalogue d'une riche collection de tableaux [appartenent où la comtesse de Quinto]. Paris, Renou et Maulde, 1862, p. 18, n.º 63.

Manuel Gómez-Moreno. El Greco : Dominico Theotocópuli. Barcelona : Ediciones Selectas, 1943, p. 124.

Damián Roda. Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Caja de Ahorros Municipal de Bilbao, 1947, pp. 82 y 92.

José Camón Aznar. Dominico Greco. Madrid : Espasa-Calpe, 1950, pp. 746-764.

Javier de Bengoechea; Santiago Onaindia; Jon Juaristi. La Navidad en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Caja de Ahorros Vizcaína = Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1980, pp. 8-9.

José Gudiol Ricart. El Greco, 1541-1614 : Doménikos Theotokópulos. Barcelona : Poligrafa, 1982, pp. 181-182, n.º 137.

El Greco de Toledo. [Cat. exp.]. Madrid : Alianza, 1982, pp. 163 y 242.

Tiziana Frati. La obra pictórica completa de El Greco. Barcelona ; Madrid : Noger, 1982, p. 111, n.º 107b.

José Manuel Pita Andrade. El Greco. Barcelona : Carrogio, 1985, p. 178, n.º 158.

José Manuel Pita Andrade . El Greco. Verona : Arnoldo Mondadori, 1986, p. 178, n.º 158.

Colección Grupo Banco Hispano Americano: Renacimiento y Barroco. Madrid : Banco Central Hispanoamericano, 1987, pp. 19-25, n.º 6.

Du Greco à Goya : chefs-d'oeuvre du Prado et de collections espagnoles. [Cat. exp.]. Genève : Musée d'art et d'histoire, 1989, pp. 26-27, n.º 6.

Ana Sánchez-Lassa de los Santos. "La Anunciación de El Greco en el Museo de Bellas Artes de Bilbao y su Restauración" en Urtekaria 1989 : asterlanak, albistak = Anuario 1989 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1990, pp. 55-74.

Ana María Galilea Antón. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700).[Tesis inédita]. Zaragoza : Universidad de Zaragoza, 1993, vol. I., pp. 330-331, il. 240, 240a.

Ana María Galilea Antón. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao" en Urtekaria 1994: asterlanak, albistak = Anuario 1994: estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1995, pp. 7-42.

Spanyol Mestermüvek a Bilbaói Szépmüvészeti Múzeumból. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa; Banco Bilbao Vizcaya, 1996, pp. 59-61, n.º 4.

Alfonso Emilio Pérez Sánchez. El Greco : conocido y redescubierto. [Cat. exp.]. Sevilla : Fundación Fondo de Cultua de Sevilla, 1998, p. 28.

Sophie Dubosc. La Peinture espagnole dans la collection de Quinto : mémoire de maîtrise [Tesina inédita]. Paris : Université de Paris-Sorbonne, 1997, n. º 63.

La Anunciación de El Greco : el Ciclo del Colegio de María de Aragón. [Cat. exp.]. Bilbao ; Madrid : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte ederretako Museoa ; Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 1997.

The Golden Age of Spanish Painting. [Cat. exp.]. London : Royal Academy of Arts, 1976.
Galder Reguera. "Centenario del Museo de Bellas Artes de Bilbao"en Arketypo : revista de arte, arquitectura y diseño vasco, Bilbao, n.º 13, Arketypo, 2009, pp. 138-147.

El Greco : últimas expresiones. [Cat. exp.]. Granada, Caja General de Ahorros, 200, pp. 107-108.

Richard G. Mann. "Tradition And Originality in El Greco's Work : His Synthesis of Byzantine and Renaissance Conceptions of Art"en Quidditas : Journal of the Rocky Mountain Medieval and Renaissance Association, n.º 23, 2002, pp. 102 y 107.

Angela Negro; Marco Cardinali; Laura Ferretti. El Greco. I due dipinti di Palazzo Barberini. Roma : Gangemi Editore, 2009, pp. 43, 58-59, il. 39.

Noah Charney. Pais Vasco : de museos. Barcelona : geoPlaneta, 2010.

Diego Rivera : les années cubistes = los años cubistas. [Cat. exp.]. Bordeaux, Le Festin : Musée des beaux-arts de Bordeaux, 2011, p. 24.

Juan José Luna. Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939. [Cat. exp.]. Madrid : El Viso, 1989, pp. 33-35, n.º 3.

Ana María Rosso. El Greco y sus Anunciaciones [Doctorado, inédito]. Buenos Aires : Universidad de Buenos Aires, [s.a.], pp. 1-2, 15-20, 88, 91, 92.

El Greco, Arte y oficio. [Cat. exp.]. Madrid : Fundación El Greco 2014, 2014, pp. 34, 37, n.º 14.

Harold E. Wethey. El Greco y su escuela. Madrid : Guadarrama, 1967, p. 49, n.º 108.

Ana Sánchez- Lassa de los Santos. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 44, n.º 30b, ad vocem.

Komentatutako lanak