X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ENSOR, James

(Ostende, Belgika, 1860-1949)

Vierge et mondaine (Ama Birjina eta mundutarra)

Olioa mihisean

67 x 85,5 zm

c. 1933

Erromantizismoa, Errealismoa eta Impresionismoa (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 01/16

2001ean eskuratua


ENSOR, James Bilbuma on-linean

Artistarentzat bere estudioa pintura elikatzeko berezko unibertsoa zenez, Ensorrek bertako mahaiaren, tximiniaren eta beste altzari batzuen gainean jartzen zituen natura hilak konposatzeko objektuak, bere sorkuntzan bereizgarria zen generoa kontuan hartuta. Hirurogeita hamar urte baino gehiago zituela, pintzelkada enpastatuz eta kromatismo distiratsuaz margotu zuen mihise hau. Bertan, leihoa edo ispilua den atzealde neutro bezain argitsuan, aurrez aurre dauden emakumezko bi iruditxo nabarmentzen dira: Ama Birjina eta emakume mundutarra.

Ensor aratusteengatik ospetsua den Ostendeko itsasertzeko herrian jaio zen, eta, ia-ia, bertan bizi izan zen bere bizitza guztian zehar. Familiak bitxikerien eta oroigarrien denda zeukan, eta, bertan, maskorrak, mozorroak, pitxerrak eta portzelanak zituzten salgai. Margolariaren familia-giroak eragin handia izan zuen bere izaera bakartian –aita gizon ikasia izan arren, alkoholikoa zen, eta oso laster hil zen; horren ondorioz, emakume-ingurunea baino ez zion utzi, eta bere ama jenio handiko ohiko burgesa zen–. Pertsona eta objektu hurbilenak bere inspirazio-iturri nagusia izan ziren, eta groteskotasunaren tradizio flandestarra eta Gutiérrez Solanaren pinturan hainbesteko eragina izan zuten mozorroen inguruko interesa erantsi zien. Era berean, Holandako eskolan bezala argiaren bidez disolbatutako irudiak eta Rembrandten, Goyaren zein Turnerren pinturak sortutako miresmena nabarmentzen dira bere lanetan. Oso goiz hasi ostean, Ensorrek oso etapa oparoa bizi izan zuen XIX. mendeko azken bi hamarkadetan eta XX. mendeko lehen urteetan. Epealdi horretan, hain zuzen ere, Belgikako Les Vingtabangoardiako taldekoa izan zen, eta Darío de Regoyos margolariarekin jarri zen harremanetan. [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

Xavier Tricot. James Ensor : catalogue raisonné des peintures. Paris : Le Bibliothèque des Arts, 1992, p. 569, n.º 613.

Marta García Maruri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 126, n.º 86, ad vocem.

Komentatutako lanak