X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

GARGALLO, Pablo

(Maella, Zaragoza, 1881-Reus, Tarragona, 1934)

Profeta handia

Brontzea

234 x 77 x 46 zm

1933

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 82/266

1975ean eskuratua


GARGALLO, Pablo Bilbuma on-linean

Profeta handia Gargallok egindako eskultura monumentalena da, bai eta XX. mendeko lehen zatiko Espainiako eskulturako eta bere lanetako adierazgarrienetako bat ere. Eskulturaren zazpi ale daude brontzean galdatuta eta munduko zenbait museo nahiz bildumatan banatuta. Pieza hau eskulturagilearen azken etapakoa da, eta indar erritmiko izugarria du. Hain zuzen ere, eskulturaren barne-erritmoa aurkitzea Gargalloren lorpen artistiko handienetakoa izan zen ikuspegi formalari begira. Profeta handia lanean, hutsunea oinarrizko elementu plastikoa da, bolumen eta lerro makurren lengoaiaren barruan.

Gargallo garai hartako eskulturako aitzindarietako bat da, beraz. Ordura arte bigarren mailako materialtzat hartzen zuten metala hasi zen eskulturan erabiltzen, eta bere adierazpen-aukera anitzak landu zituen. Aurrekari hurbilena burdinazko arte modernista da, eta ondo baino hobeto ezagutu zuen Bartzelonan, XX. mendearen amaieran. 1909tik 1915era Parisen egon zenez eta Picassoren adiskide mina zenez, kubismoko deskonposizio formala ikertu zuen, eta bere estilo bereizgarrienari eman zion hasiera. [S.A.]

Bibliografia hautatuta:

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999.

Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.].Pamplona : Museo Navarra, 1999.

Pablo Gargallo. [Cat. exp.]. Valencia : IVAM, 2004.

Pablo Gargallo. [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián : Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2007.

Santiago Arcediano. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 161, n.º 113, ad vocem.

Komentatutako lanak