X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

GUIARD, Adolfo

(Bilbo, 1860-1916)

Txo

Olioa mihisean

62 x 41 zm

1887

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/32

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1923an

Krabelin gorridun baserritar gaztea

Olioa mihisean

73 x 60 zm

1903

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/31

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1913an


GUIARD, Adolfo Bilbuma on-linean

Txo eta Krabelin gorridun baserritar gaztea lanak hamasei urteko tartean egindako koadroak dira, baina, hala ere, badute antzekotasunik elkarren artean. Biek islatzen duteumeen lan-mundua, eta horrek samurtasun dramatikoa ematen die, figura nagusien bitartez. Izan ere, margolariak garrantzi berezia ematen die figura horiei, eta proletalgo berezi baten ikono bihurtzen ditu. Kasu bietan, figurak paisaia aldakor batez inguratuta daude; hori horrela, oraindik ere bizirik dirauten belaontzien eta lurrunontzien arteko elkarbizitza ikusten da. Gainera, Krabelin gorridun baserritar gaztea lanean, handik gutxira Bilboko Zabalguneak irentsiko zuen landa-giroko ingurua islatzen da.

Txo lanean Teófilo Guiard aritu zen modelo gisa (Adolforen anaia gaztea, historialari eta artxibozain ezaguna izango zena). Bertan, marrazkiarekiko interesa agerikoagoa da, zeren eta figura, bat-bateko keinu batez harrapatua, argi agertzen da atzealdearen gainean. Pertsonaia itsasoko bizitzaren deserrotzean galdutako itsasmutil alferra da. Krabelin gorridun baserritar gaztea lanean, profilen adierazkortasuna bizirik dagoen arren, ez dago irudia inguratzen duen marrazkirik eta bere plastikotasuna are piktorikoagoa da. Nagusi den kolore urdinak giro limurtzailea sortzen du, eta, bertan, krabelinaren gorriak egiten du eztanda. Horren ondorioz, sentsualitate-efektu bitxia sortzen da irudiaren kariatide-agerpenak duindutako miseria xaloaren bihotzean –izan ere, ez du bere begien eta egoeraren tristezia amaigabea ezabatzerik–. Txo lanean bidaiaren nostalgiaren ideia sumatzen bada, Krabelin gorridun baserritar gaztea margoan hurbileko lurrarekiko sustraitzea nagusitzen da. Izan ere, ideia horrek indar handia izan zuen margolariarengan.

Adolfo Guiard Parisera (1878) joan zen lehen euskal margolaria izan zen bere belaunaldian –Rusiñol eta Casas margolari kataluniarrei ere hartu zien aurrea–. Lehenago, ordea, Antonio María Lecuona margolari kostunbristarekin ikasi zuen Bilbon; eta Martí Alsinarekin, Bartzelonan. Parisen, Degas ezagutu zuenez, adierazpen fineko marrazkian oinarritutako inpresionismora hurbildu zen. Hala ere, ez zuen ahaztu errealitatearen zentzua oso sustraituta zeukala, Émile Zola adiskideak irakatsi zion bezala. 1885ean edo 1886an Bilbora itzuli zenean, paleta argiko eta atari zabaleko pintura garatu zuen hil arte, eta bere gai nagusiak paisaia eta Bizkaiko baserritarren mundua izan ziren. [J.V.]

Bibliografia hautatuta (Txo):

Javier González de Durana Isusi. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa ; Caja de Ahorros Vizcaina, 1984, Sección pintura pp. 47 y 201,  n. º 67.

Javier Viar. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), p. 40, n.º 16, ad vocem.

Javier González de Durana Isusi. De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, pp. 456-458, n.º 99, ad vocem.

Jose Luis Merino Gorospe. Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa = Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010, p. 23.

Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 120 y 121, n.º 83a, ad vocem.

Bibliografia hautatuta (Krabelin gorridun baserritar gaztea)

Javier González de Durana Isusi,. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa ; Caja de Ahorros Vizcaína, 1984, Sección Pintura, pp. 143 y 208, n.º 143.

Pilar Mur Pastor. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985, p. 272.

Xesqui Castañer López. La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea, s. XVIII-XX : aproximación a una metodología del género. Bilbao : Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993, pp. 44 y 91.

Javier Viar. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), p. 40, n.º 16, ad vocem.

Javier González de Durana Isusi. De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, pp. 472-474, n.º 104, ad vocem.

Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 120 y 121, n.º 83b, ad vocem.

Komentatutako lanak