X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

GUINEA, Anselmo

(Bilbao, 1855-1906)

Emakumearen erretratua

Olioa mihisean

75 x 52,5 zm

1894

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/35

Josefina Otaduy andrearen dohaintza 1976an

Jendea

Olioa mihisean

147 x 190,5 zm

1904

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/35

Josefina Otaduy andrearen dohaintza 1976an


GUINEA, Anselmo Bilbuma on-linean

Guinearen erretratu gehienak 1889 eta 1894. urteen artean daude datatuta; hain zuzen ere, Italian bigarrenez egon ondoren. Lan horietan, paisaiari ematen zion garrantzia sumatzen da. Honako honetan, figura espazio naturalean dago, eta, bertan, argia da protagonista nagusia, eta erretratatutakoak eta paisaiak bat egiten dute, tonalitate harmonikoen bitartez. Konposizioaren argitasunak eta zuhaitzen kolore urdinek Adolfo Guiard margolariaren eragina erakusten dute; izan ere, horrexek jarri zuen harremanetan Guinea postulatu inpresionistekin.

Nerabezaroan, Bilbon, Ramón Elorriaga eta Antonio María Lecuona izan zituen irakasle. Gero, 1874-1875eko ikasturtean Madrileko Pintura Eskola Berezian ikasi ondoren, bost hilabeteko egonaldi bat egin zuen Erroman (1875-1876). Itzuli zenean, 1879. urtean, Bilboko Arte eta Lanbide Eskolako marrazketa katedra hartu zuen. Gero, 1881. urtean, eszedentzia eskatu zuen berriro ere Erromara joateko. Orduantxe lortu zituen bere lehenengo arrakastak eta 1887. urtera arte geratu zen bertan. 1888an, ordea, Bilbora itzuli zen, irakaskuntza artistikoari berriro ekiteko –Arte eta Lanbide Eskolan zein ireki berri zuen akademia partikularrean–. 1891. urtearen amaieran Parisera joan zen, Parisen jazotzen ari ziren berrikuntza artistikoak ezagutu nahian. Lehenengo egonaldiaren eta 1895eko ondorengo egonaldiaren ondorioz, Guinea argitsuagoa zen, eta marrazketa arinagoa zeukan, eta bere paisaia eta koadroetan asmatu egin zuen trebezia hori erabiltzen. Erroman bi egonaldi egin zituen 1902 eta 1905. urteen artean, eta errealismo sozialak eta ikuspegi estetiko berri batetik berrinterpretatutako gai kostunbrista italiarrek artistaren interesa erakarri zuten.

Esan dugunez, 1902. urtetik 1905. urtera, Guineak zenbait denboraldi eman zituen Erroman, eta bere bizitzako azken urte horietan errealismo sozialera hurbildu zen. Aldi berean, hango bildumagileen eskariari aurre egiteko lanak sortu zituen, laurogeiko hamarkadan garatutako gai erromatarrak eskatzen jarraitzen zuten eta. Horrela, 1902tik aurrera, Capriko festen eszenak, atzealdean Vesuvioa ageri dela, Napoliko kostaldeko emakume arrantzaleen eszenak, gazte erromatarren idilioen eszenak eta Antzinaro klasikoko ebokazioak egiten hasi zen berriro. Jendea, ordea, bere lan pertsonalena izan zen, eta bertako protagonistak Erromako pertsonaia herritarrak dira. Margolana Ponte Margheritan girotuta dago, eta, bertatik, Piazza del Popoloko obeliskoa eta Margutta kaletik hurbil dauden Pincio lorategiak ikusten dira. Margolariak kale horretan zeukan bere estudioa. Teknikoki, 1890eko hamarkadatik aurrera bere lanean dagoen dikotomiaren eredu garbia da: lehen planoan, sendotasunez eratutako pertsonaiak agertzen ziren; eta atzealdean, ordea, askatasun handiagoz erabiltzen zituen argiak eta pintzelkada. [M.L.G.]

Bibliografia hautatuta (Emakumearen erretratua):

José María Arenaza Urrutia. Anselmo Guinea, 1854-1906 : un pintor para la modernidad. Bilbao : Fundación BBK Fundazioa, 2006, p. 151.

Mikel Lertxundi Galiana. De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, pp. 396-398, n.º 81, ad vocem.

Mikel Lertxundi Galiana. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés),  pp. 32- 34, n.º 13, ad vocem.

Anselmo Guinea, 1855-1906 : los orígenes de la modernidad en la pintura vasca. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2012, pp. 172-174, n.º 46.

Anselmo Guinea. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 116 y 117, n.º 81a, ad vocem.

Bibliografia hautatuta (Jendea):

Xesqui Castañer López. La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea, s. XVIII-XX : aproximación a una metodología del género. Bilbao : Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea , 1993, p. 46.

Jose Maria Arenaza Urrutia. Anselmo Guinea, 1854-1906 : un pintor para la modernidad. Bilbao : Fundacion BBK Fundazioa, 2006, pp. 88-89.

Mikel Lertxundi Galiana. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 32- 34, n.º 13, ad vocem.

Mikel Lertxundi Galiana. De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, pp. 403-405, n.º 83, ad vocem.

Anselmo Guinea, 1855-1906 : los orígenes de la modernidad en la pintura vasca [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2012, pp. 265-269, n.º 85.

Anselmo Guinea. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 116 y 117, n.º 81b, ad vocem.

Komentatutako lanak