X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

LAGAR, Celso

(Ciudad Rodrigo, Salamanca, 1891-Sevilla, 1966)

Bilboko portua

Olioa mihisean

60 x 78 zm

c. 1917-1918

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 96/20

1996an eskuratua


LAGAR, Celso Bilbuma on-linean

Lagar planismoaren sortzailea izan zen; XX. mende hasierako abangoardia espainiarrean agertutako hainbat estilotako lehenaren sortzailea, alegia. Bilboko portua lana bizitza laburreko mugimendu honen –1915. urtean eman zen ezagutzera eta 1920an desagertu zen– adibiderik esanguratsuenetakoa da. Mugimendu honek fauvismotik, futurismotik eta kubismotik zetozen elementuak uztartzen zituen; izan ere, Lagarrek Parisen eskuratu zituen elementu horiek, 1911 eta 1914. urteen artean. Koadroak garai hartako Bilboko paisaia industrialari buruzko elementuak biltzen ditu –itsasontzi baten branka, tximinia ketsuak zituzten fabrikak, zubiak, langileen etxeak–, baina elementu horiek modu partzialean aurkezten zaizkio ikusleari. Espazioa kolore puruko plano handietan dago antolatuta, eta, duen bidimentsionaltasuna gorabehera, margolariak objektuen bolumen geometrikoak utzi nahi izan zituen agerian. Hiriaren ikuspegi zatikatu horrek, bai eta Bilbao eta Nerbioi berbak dituzten errotuluek ere, edota helizeek, gurpilek eta itsasontziaren brankak, futuristen eta orfisten dinamismoarekin lotzen dute lana.

Lagar ebanista baten semea izan zen, eta eskultore gisa hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Hartu-emana izan zuen Modiglianirekin –birritan erretratatu zuen–, Derainekin eta Metzingerrekin, eta beraren lanaren zati handi bat Frantzian egin zuen. Hain zuzen ere, 1919an, haraxe joan zen betiko bizitzera. Paisaiak, natura hilak eta, batez ere, zirkuaren munduko eszenak –Picassoren eragin nabarmena dutenak– dira bere produkzioko gairik ohikoenak, eta hogeiko hamarkadan lengoaia figuratibo klasizista berreskuratu zuen. [M.A.]

Bibliografia hautatuta:

Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2009.

Isabel García García. Celso Lagar. Madrid : Fundación Mapfre, 2010.

Generación del 14 : ciencia y modernidad. [Cat. exp.]. Madrid : Biblioteca Nacional de España ; Sociedad Estatal de Acción Cultural, 2014.

Miriam Alzuri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 170, n.º 121, ad vocem.

Komentatutako lanak