X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

LIPCHITZ, Jacques (Chaim Jacob Lipchitz)

(Druskieniki, Lituania, 1891-Capri, Italia, 1973)

Seated Figure (Figura eserita)

Brontzea

87 x 21,3 x 16,5 zm

1915

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 03/26

2003an eskuratua


LIPCHITZ, Jacques (Chaim Jacob Lipchitz) Bilbuma on-linean

Figura eserita lana 1915. eta 1925. urteen artekoa da, Lipchitzen lan-ibilbideko epealdi bereizgarrienetakoa, alegia, zeinetan bete-betean landu baitzuen kubismoa. Arazketa formal handiko eskultura bere sorkuntza-lan heldu eta finenetakoa da, eta, espazioan, masan, bolumenean eta planoan oinarritutako lengoaiaren bidez, kutsu arkitektoniko argiko egitura bertikalak sortu zituen: "Etxe-orratzen antzera altxatzen da...", azaldu zuen artistak berak.

Jacques Lipchitz XX. mendeko eskulturako maisu handienetakoa da. 1912. urtean, kubismoaren arloan lan egiten zuten zenbait artistaren eragina jaso zuen Parisen –Juan Gris, Pablo Picasso eta Henri Laurens, besteak beste–. 1915-1925eko eskultura eta brontze kubisten ondoren, batez ere giza irudian erabili zituen forma lerromakurragoetarantz bilakatu zen. 1925etik 1930era, "gardenak" egin zituen, hau da, erretxinaz gogortutako argizariaren gainean moldeatutako eta brontzean galdatutako eskulturak. Izan ere, beraren ekarpen handiena izan ziren. 1941ean, Ipar Amerikara joan zen, eta "erdiautomatikoak" brontze esperimentalak egin zituen. Epealdi horretan, enkargu publiko handiak jaso zituen, eta eskultura barrokoa zein Rodinen modelatuaren aukerak ezagutu zituen. [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

Jacques Lipchitz : dibujos y esculturas. [Cat. exp.].Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2003, pp. 19-20, n.º 15.

Jacques Lipchitz : dohaintza = donación = donation. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2005.

Adquisiciones 02/0. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2007, pp. 52-53, n.º 17.

Marta García Maruri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 171, n.º 122, ad vocem.

Komentatutako lanak