X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

LOSADA, Manuel

(Bilbao, 1865-1949)

Arraunlariak

Olioa mihisean

100,5 x 171,5 zm

c. 1912

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/2424

Resurrección María de Azkue jaunaren dohaintza 1945ean


LOSADA, Manuel Bilbuma on-linean

Losadak inspirazio-iturriak eta eredu ikonografikoak berritu nahi zituen, eta, ondorioz, Euskadiko hainbat lekutara bidaiatu zuen. Testuinguru horretan sortu zen Arraunlariak mihisea, non traineruen lehiaketa bat ikus baitaiteke. Txalupa bat dago, zeharka, irudiaren aurreko aldean, eta arraunlari guztiak batera ari dira arraunean. Marrazkia biziki indartsua da, eta koloreak latz samarrak dira. Aldiz, bare dagoen itsasoak tratamendu kromatiko soilagoa dauka, postinpresionismoaren arrastoekin. Lanaren giro orokorrak eta kartelgintzan erabilitako baliabideek Losadaren alderdi artistikorik modernoena erakusten dute margolan honetan.

Manuel Losada, alderdi piktorikoan egin zuen lanaz gain, kudeaketarako zituen dohainengatik ere nabarmendu zen. Izan ere, hil zen arte, Bilboko Arte Ederren Museoaren lehen zuzendaria izan zen. Gaztetan, Gaztelako mesetan ibili zen, eta Parisko bizimodu bohemioa ezagutu zuen, Zuloaga, Durrio eta Uranga lagunekin batera. Horrela, Espainiako pintura klasikotik eta Frantziako sinbolismotik zein inpresionismotik elikatu zen. Haren margolanik ezagunenak industria-garaiaren aurreko Bilboko bizimodu ludikoa islatzen duten pastelak eta olioak dira, denak ere erromantikoak eta irrealak. [S.A.]

Bibliografia hautatuta:

Ana Galilea Antón. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras instituciones" en Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = anuario 1992 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 1993, p. 203. n. º 10.

José Antonio Larrinaga Bernárdez. Manuel Losada, 1865-1949 : catálogo razonado : óleos, pasteles, dibujos. Bilbao : Asociación para el Estudio y Catalogación de los Artistas Vascos ; Galería Mun, 2004, pp. 81-82, 183.

Santiago Arcediano. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 49- 50, n.º 22, ad vocem.

Santiago Arcediano. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 140, n.º 97, ad vocem.

 

Komentatutako lanak