X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

MAEZTU, Gustavo de

(Vitoria-Gasteiz, 1887-Estella-Lizarra, Nafarroa, 1947)

Calatañazorreko itsua

Olioa mihisean

151 x 161 zm

c. 1915

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/61

1917an eskuratua


MAEZTU, Gustavo de Bilbuma on-linean

Koadroari izena ematen dion itsuaren figura konposizioaren erdian dago eta espazioaren zati handia hartzen du, paisaiarekin mimetizatzen den eta paisaia ezkutatzen duen piramide izugarria sortuz. Margo hau Maezturen lehen heldutasuneko lanik esanguratsuena da.

Laurogeita zortziko ikusmoldearen jaraunsle izanik, Maeztuk Gaztelako landa-inguruko errealitatearen ikuspuntu estereotipatua modelatu zuen koadro honetan; hain zuzen ere, bere lanean ohi duen sinbolismo berantiarraz eta dekoratibismoaz eginda dago koadroa. Marrazkilari erabatekoa eta kolorista ausarta zen, eta esmaltearen edo zeramikaren emaitza kromatikoak mihisera eraman zituen.
Sentsualitate arraro batek elikatzen du bere lana, eta oso eskultorikoa den modelatuaren ukimen-sintesian agertzen da batez ere, bai eta materiaren enpastatu lodian ere.

Ramiro de Maeztu idazlearen anaia zen Gustavo. Oso gazterik joan zen Bilbora bizitzera, eta, bertan, Manuel Losada margolariaren ikaslea izan zen. 1907an bidaiatu zuen Parisera lehen aldiz. Bertan, beste zenbait artistaren artean, Durrio, Zuloaga eta Anglada-Camarasarekin egon ohi zen. Azken horren lanak modu indartsuan eragin zion, eta Louvre Museoan ezagutu zuen Espainiako pintura klasikoak ere eragin handia izan zuen berarengan. Alabaina, bere garaiko abangoardietatik aparte samar ibili zen. 1911n, modu aktiboan parte hartu zuen Euskal Artisten Elkartearen eraketan. 1937an Lizarrara joan zen bizitzera, eta, bertan, Gerra Zibila irabazi zutenen ideiak eta irudiak goresten zituen margo bat egin zuen. [J.V.]

Bibliografia hautatuta:

Javier Viar. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 92- 93, n.º 44, ad vocem.

Estanislao Mª de Aguirre. Gustavo de Maeztu. Estella-Lizarra : Museo Gustavo de Maeztu, 2011, p. 46. (reproducido, como obra del Museo) (Edición facsimil de la publicada en 1922).

Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 149, n.º 105, ad vocem.

Komentatutako lanak