X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

MIGNON, Abraham

(Frankfurt am Main, Alemania, 1640-Utrecht, Herbehereak, 1679)

Lore girlanda

Olioa mihisean

102,7 x 84,5 zm

c. 1675

Barrokoa (XVII mendea)

N.° inv. 69/223

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1953an


MIGNON, Abraham Bilbuma on-linean

Nitxoetan edo mahaiko apaingarrietan dauden lore eta fruta sorten eta konposizioen eta aire libreko eszenen artean (landareen eta animalien bizitzako osagai ugari dituzte), oso modu aberatsean apaindutako lore eta fruta girlanda gutxi batzuk baino ez daude. Margolan horiek agerian uzten dute kolore biziak harmonizatzeko birtuosismo eta teknika berezia, eta vanitasen sinbolizazioarekin konbinatu ohi dira, garai hartan ohikoa zen bezala. Antzerki efektu nabarmenarekin, kartela honetan (hala esaten zaio), Mignonek atzealde arkitektoniko batean jartzen du pieza nagusia; ikuslearengandik oso hurbilekoa den ikuspegia erabiltzen du, eta irudikatutako osagaiak argi bizi baten eraginpean jartzen ditu, landare motak xehetasun handiz aztertzeko eta bizitzaren zikloaren tradizio alegorikoari buruz gogoeta egiteko helburuarekin.

Beste kartela batzuetan, Ama Birjina Haurrarekin agertzen da edo erdiko gunea hutsik uzten du; kartela honetako erretratuak, ordea, gaur egun oraindik argitu ez diren hainbat alderdi erakusten ditu. Emakumezko gazteak tunika klasiko bat du jantzita, okre urreztatuz margotua, blusa zuri bat eta kapa urdin bat, mugimendu handiarekin dagoena airean. Gerrikoak eta diademak harribitxiak dituzte, eta horiek itxura mitologikoa, alegorikoa eta/edo noblea ematen diote. Suge bat ageri da lore saski baten azpitik, eta emakumezkoari eskuineko eskumuturrean hozka egin diola iradokitzen dute bi odol tantek. Eskuineko zerbitzari beltzak elkartu egiten ditu elezahar mitologikoaren irudi barrokoa eta goi mailako gizarteko emakumeen erretratuenganako zaletasuna. Mignonen kalbindar ideiak kontuan hartuta, zalantzarik gabe konpromiso bat zegoela pentsatu behar da. Artistak, beharbada, enkargua eman zionaren nahia bete zuen, alegia, emakume maitatua Kleopatra bezala irudikatzea.

Abraham Mignon artista barroko aipagarriaren lan hau da Espainiako museo batean gordetzen den bakarrenetakoa. Mignonen familia hegoaldeko Herbehereetako merkatari frankofono eta kalbinistez osatua zen. Mignon Utrechten bizi izan zen; hura zen artelanen ekoizpenaren eta merkataritzaren ikuspegitik hiri aktiboenetako bat garai hartan. 1669an San Lukasen kofradian sartu zen, eta han ezagutu zuen Jan Davidsz de Heem; hark eman zion estudioa 1672an. Hil ondoren, oso lan mardula utzi zuen, mundu osoko hainbat bildumatan gordetzen dena. [M.K.N.]

Bibliografia hautatuta:

Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao. [Cat. exp.]. Roma : Leonardo-De Luca, 1991, pp. 52-53, n. º 25.

Juan J. Luna. La Pintura Holandesa del Siglo de Oro. La escuela de Utrecht. Madrid; Bilbao; Barcelona : Banco Bilbao Vizcaya, 1993, pp. 206-207.

Xesqui Castañer. "Algunos ejemplos visualizadores de la vida cotidiana del siglo XVII holandés a través de las pinturas del Museo de Bellas Artes de Bilbao"en Kobie : bellas artes, nº 9. Bilbao : Diputación Foral de Bizkaia = Bizkaiko Foru Aldundia, 1992-1993, pp. 181-189.

Xesqui Castañer. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995, pp. 244-247.

Magdalena Kraemer-Noble. "Lore-girnalda, Abraham Mignon = Guirnalda de flores, de Abraham Mignon = Garland of Flowers by Abrahan Mignon" en B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, nº 4.

Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2009, pp. 195-207.

Magdalena Kraemer-Noble. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 76, n.º 54, ad vocem.

Komentatutako lanak