X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

LUIS DE MORALES, «el Divino» zeritzona

(Badajoz, c. 1520-1586)

Pietatea

Olioa intxaurrondo-oholean

72 x 50 zm

c. 1568

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 82/2

Ramón de la Sota y Aburto jaunaren legatua 1980an


LUIS DE MORALES, «el Divino» zeritzona Bilbuma on-linean

Luis de Moralesek oso gustuko zuen Pietatearen gaia. Hori dela eta, Kristoren sufrimenduaren eta semearen gorpua jasotzen duen amaren oinazearen karga patetiko guztia irudikatu zuen bertan. Margolan honetan, artistak Kristo gurutziltzatzeko erabilitako zutoina nabarmentzen du konposizioan. Bosgarren Angustiaren goiko aldea bakarrik irudikatzen duenez eta amaren altzoan dagoen Kristoren gorpua alde batera uzten duenez, Moralesek eszenaren intentsitate emozionala areagotzen du.

 

Argi-kontrasteak sendoak direnez eta atzealde belatza harrigarria bezain misteriotsua denez, oholaren adierazpen-indarra itzela da. Horrez gain, Andre Mariaren eta semearen siluetak azalarazten dira, eta Kristoren bekokiko odola, bere bizarretako ile finak eta Andre Mariaren aurpegian antzematen den sfumato fina xehetasun handiz eginda daude.

Xehetasun horiei erreparatuta (zutoinean era badira nabariak), ageri-agerikoa da Moralesen pinturak osagai flandestarra duela eta ondo baino hobeto nahastu zuela marrazki zehatzarekin eta argi leunarekin. Hori dela eta, Leonardo da Vinciren lanekin lotuta dagoela esan izan dute batzuetan. Dena dela, oso zaila da hori egiaztatzea, Moralesek Extremaduran, Portugalen eta Andaluzian baino ez baitzuen lan egin, 1560ko hamarkadako konposizio sigi-sagatsu bereizgarri honetan agerikoa den garaiko korronte manieristaren arabera. [B.N.P.]

Bibliografia hautatuta:

Ana María Galilea Antón. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700).[Tesis inédita]. Zaragoza : Universidad de Zaragoza, 1993, vol. I. pp. 520-526, vol. II. p. 280, il. 193.

Ana María Galilea Antón. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao" en Urtekaria 1994: asterlanak, albistak = Anuario 1994: estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1995, pp. 7-42.

Carmelo Solís Rodríguez. Luis de Morales. Badajoz : Fundación Caja Badajoz, 1999, n.º 11.

Manuela Mena Marqués. "Luis de Morales el Divino : Bilboko Arte Eder Museoko Pietatea = Luis de Morales el Divino : La Piedad del Museo de Bellas Artes de Bilbao = Luis de Morales, known as El Divino : The Pietà at the Bilbao Fine Arts Museum" en B'09 : Buletina = Boletín = Bulletin, n.º 5. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2010, pp. 65-108.

Benito Navarrete Prieto. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 39, n.º 25, ad vocem.

Komentatutako lanak