X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

NONELL, Isidre

(Bartzelona, 1872-1911)

Pura, ijitoa

Olioa mihisean

81 x 65,5 zm

1906

Erromantizismoa, Errealismoa eta Impresionismoa (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/21

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1920an


NONELL, Isidre Bilbuma on-linean

Nonell Kataluniako pintura postmodernistako aitzindaria da. Parisen, zenbait azokatan eta 1897ko Impressionistes et Symbolistes erakusketan parte hartu zuen, eta, 1899an, banan-banako erakusketa egin zuen Ambroise Vollarden aretoan. Frantziako hiriburuan sarritan egon ondoren, mende berrian Bartzelonara itzuli zen. Hala ere, Pariseko erakusketetara lanak bidaltzen jarraitu zuen, Indépendants erakusketara, batez ere. Horrez gain, lehen ia-ia kontuan hartzen ez zituen Madrilgo nazionaletara ere hasi zen lanak bidaltzen.

1902ko urtarrilean Bartzelonako Pares Aretoan banan-banako erakusketa egin ostean, Nonell emakume ijitoen ikonografia lantzen hasi zen, eta, oro har, banan-banan edo talde txikietan margotzen zituen. Margolariak zenbait modelorekin harreman intimoa eduki zuenez, ijitotasuna baliabide tematiko exotikoa baino zerbait gehiago da bere lanetan. 1906an, hain zuzen ere, Nonellek azken aldiz erabili zituen emakume ijitoak modelo moduan, eta, harrezkero, beste modelo batzuk aukeratu zituen.

Mihise hau margotu zuenean, Nonell ez zetorren bat Kataluniako artearen munduarekin: bertako zirkulu klasikoek ez zuten onartzen, eta, gainbehera zegoen modernismoaren inguruko euforia igaro ondoren, modernoak oso ahulduta zeuden. Hori dela eta, margolariaren jarrera eszeptikoa zen bere giroan bertan.

Nonellek tonu itzaltsuz tratatu zituen margolan haiek –eta, inolako zalantzarik gabe, bere lan zaharrenek eragina izan zuten Picasso gaztearen sasoi urdineko irudietan–. Era berean, pintzelkada solte bezain urduria eta espresionismo pertsonala gorpuztu zuten ukitu paralelo ugari erabili zituen. [F.F.]

Bibliografia hautatuta:

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 1999, p. 16.

Nonell : figures i espais .[Cat. exp.]. Barcelona : Fundació Caixa Girona, 2009, p. 70.

El Modernismo : de Sorolla à Picasso, 1880-1918. [Cat. exp.]. Laussane : Fondation de l'Hermitage, 2011, pp. 89 y 154, n. º 26.

Francesc Fontbona. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 133, n.º 91, ad vocem.

Komentatutako lanak