X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ORRENTE, Pedro

(Murtzia, 1580-Valentzia, 1645)

Isaaken sakrifizioa

Olioa mihisean

133,5 x 167 zm

c. 1616

Barrokoa (XVII mendea)

N.° inv. 82/3

Luis Castells Toháren dohaintza, emazte Carmen Bertendona andrearen oroimenez, 1975ean


ORRENTE, Pedro Bilbuma on-linean

Genesiko pasarte ospetsuaren irudikapena da. Bertan, Yavek eskatuta, Abraham Isaak semea sakrifikatzekotan dago aingeru batek eskua geldiarazten dionean eta azkenean sakrifikatuko duten bildotsa seinalatzen duenean. Orrente margolariaren irudikapen hau balio handiko adierazpenetako bat da. Orrente Italiara joan zen, eta Veneziako Leandro Bassanoren tailerrean lan egin zuen. Era berean, Caravaggioren eta bere jarraitzaileen jarduerak eragindako iraultza ezagutzeko aukera ere izan zuen.

Caravaggioren eragina oso-oso agerikoa da konposizio honetan, argia nola tratatzen duen kontuan hartuta. Izan ere, argi bortitza da eta edertasun apartaz marraztutako Isaak gaztearen gorputz biluzia nabarmentzen du, bai eta bildotsa seinalatzen duen aingeruaren aurpegia eta eskua ere. Gainerako guztia, ordea, itzalpean dago. Lehen planoko enborrak naturalismo biziko xehetasunak dira, bai eta sakrifiziorako aldareko harriak, bildotsaren artilea eta errealismo zorrotzez tratatutako Abraham agurearen burua ere.

Konposizio honen zenbait bertsio daudenez, argi eta garbi dago arrakastatsua izan zela. Euretako bat Jerónimo Jacinto de Espinosa margolari valentziarrarena omen zen. Agerikoa denez, Orrente Valentzian bizi zenean jaso zuen haren eragina, eta, zer esanik ez, garai hartako artista valentziar guztietan ere izan zuen eragina, bere pintzelkadaren kutsu veneziarragatik eta koloreen nolabaiteko aberastasunagatik. [A.E.P.S.]

Bibliografia hautatuta:

David Martin Kowal. "El sacrificio de Isaac : una obra inédita de Pedro Orrente" en Archivo Español de Arte, nº 200. 1977, pp. 429-432, il. 21.

Alfonso Emilio Pérez Sánchez. "En el centenario de Orrente : 'addenda' a su catálogo"en Archivo Español de Arte, nº 209. 1980, p. 10.

Fernando Benito Domenech. Pinturas y Pintores en el Real Colegio de Corpus Christi. Valencia : 1980, p. 289.

Ana Sánchez-Lassa de los Santos. "Conservación y restauración en el Museo"en Urtekaria 1983 : asterlanak, albistak = anuario 1983 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1984, pp. 11-30.

Fernando Benito Doménech. Los Ribalta y la pintura valenciana de su tiempo. [Cat. exp.]. Valencia : Diputación Provincial de Valencia, 1987, pp. 264-265, n.º 75. 

Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao. [Cat. exp.]. Roma : Leonardo-De Luca, 1991, n.º 2.

Ana María Galilea Antón. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700).[Tesis inédita]. Zaragoza : Universidad de Zaragoza, 1993, vol. I. pp. 668-676, vol. II. pp. 360 y 361, il. 267, 267a.

Ana María Galilea Antón. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao" en Urtekaria 1994: asterlanak, albistak = Anuario 1994: estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1995, pp. 7- 42.

Spanyol Mestermüvek a Bilbaói Szépmüvészeti Múzeumból. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa ; Banco Bilbao Vizcaya, 1996, pp. 65-67, n.º 6.

Bilbao a Genova : la cultura cambia le città. [Cat. exp.]. Milano : Skira, 2003, pp. 78 y 79, n.º 3.

Caravaggio y la pintura realista europea. [Cat. exp.]. Barcelona : Museu Nacional d'Art de Catalunya, 2005, pp. 222-225.

Corps et ombres : Caravage et le Caravagisme Européen. [Cat. exp.]. Milan ; Montpellier ; Toulouse : 5 Continents ; Musée Fabre de Montpellier Agglomération ; Musée des Augustins, 2012, pp. 328-330.

Alfonso E. Pérez Sánchez. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 54, n.º 37, ad vocem

Komentatutako lanak