X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ROMERO DE TORRES, Julio

(Kordoba, 1874-1930)

Poesiaren Venus

Olioa mihisean

93,2 x 154 zm

1913

Erromantizismoa, Errealismoa eta Impresionismoa (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. DEP645

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua, BBVAren dazioaren bitartez, 2003an


ROMERO DE TORRES, Julio Bilbuma on-linean

1913an egin zuen Madrilen, hau da, garaiko intelektualen adiskidetasuna eta miresmena lortu zituen hirian. Poesiaren VenusRaquel Meller kupletista eta aktore ospetsua omen da. Hemen, maitasunaren eta edertasunaren jainkosa moduan agertzen da, geroxeago bere senarra izan zen Enrique Gómez Carrillo diplomatiko eta idazle guatemalarrarekin batera. Mihisea Tizianoren Venus, maitasunaz eta musikaz gozatzen lanean inspiratuta dago, eta argi eta garbi banatutako bi planotan egituratuta dago. Lehen planoan, etzandako emakumea ikusleei begira ari da, eta, bien bitartean, sentsualtasun handiz jartzen du blonda-parpailazko mantelina. Erdiko arrosa, ordea, edertasunaren eta maitasun-grinaren sinboloa da. Atzealdean, amets-planoan, Zubiko Atea errenazentista agertzen da; eta atzean, Guadalquivir ibaia eta Kordobako hiria. Bere ohiko emakumezko modeloetatik haratago, Romero de Torresek kutsu ez-tenporala eta sinbolista ematen dio Venusi, eta errealitatea nahasten du idealismoarekin, emakume sentsualaren arketipoa konposatzeko.

Margolanean, Espainia topikoa eta folklorista agertzen da, "emakume beltzaran" ospetsuan gorpuztuta. Dena dela, Julio Romero de Torresen mihisean, konplexutasun handiko modernotasun sortzailea azaltzen da, eta, bertan, zenbait korronte estetiko eta tradizio piktoriko uztartzen dira. Teknika akademikoa eta estilo modernista bezain sinbolista darabiltzanez, bere sasoiko artista nabari eta ezagunenetakoa izan zen. [J.N.G.]

Bibliografia hautatuta:

Fuensanta García de la Torre. Julio Romero de Torres : pintor, 1874-1930. Madrid : Arco/Libros, 2008, pp. 113 y 115, il. 93.

Julio Romero de Torres : entre el mito y la tradición. [Cat. exp.]. Sevilla : Junta de Andalucía, 2013, pp. 27, 98, 102, n. º 29.

Javier Novo González. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 137, n.º 94, ad vocem.

Komentatutako lanak