X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

UCELAY, José María de

(Bermeo, Bizkaia, 1903-Bilbao, 1979)

Natura hila

Olioa mihisean

71,8 x 92,3 zm

c. 1938-1949

Euskal Artistak II (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 92/117

1992an eskuratua

Conversation Piece, Just Leisure (Hizketaldi baten eszena, aisialdia) edo Hemingway eta Duñabeitia

Olioa mihisean

130,5 x 166,3 zm

1957

Euskal Artistak II (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 85/300

1985ean eskuratua


UCELAY, José María de Bilbuma on-linean

Natura hila lana Ingalaterran egin zen; izan ere, Ucelay erbesteratuta egon zen han, 1938 eta 1949. urteen artean. Bordatutako mahai-zapi batekin estalitako mahai baten gainean, margolariak objektu gutxi batzuk jarri zituen: portzelanazko pitxer bat loretutako adar batzuekin, azpil oktogonala eta artile-harilkoa, puntua egiteko jostorratzarekin. Objektu guztiak egiantzekotasuna eta deskribapen zehatza bilatzen duten marrazkiz daude eginda, baina argiak irrealtasun-elementua sartzen du espazioan; izan ere, argiak ezin hobeto nabarmentzen du natura hila hormaren atzealde neutroaren gainean. Pitxerrak mendebaldeko dekorazioa dauka, eta margolariak objektu txinatar eta japoniarrekiko lilura erakusten du –erretiluak, lakazko kutxak, abanikoak, grabatuak... horietako asko, familiaren bildumakoak–, holakoak maiz sartzen zituen-eta bere lanetan.

Conversation piece, just leisure lanean, Ernest Hemingway idazlearen eta bere laguna zen Juan Duñabeitia itsasgizonaren erretratua egin zuen. Antza denez, Ucelayk berrogeita hamarreko hamarkadan Iruñan ezagutu zuen Hemingwayk berak eskatu zion erretratu hau egiteko, Duñabeitia eta Hemingway elkarrekin ageri zirela. Margolariak itxura irrealeko paisaia zabalean kokatu ditu lagun biak. Eserleku batean eserita daude, eta itsasoa dute atzeko aldean. Aldez aurretik, banan-banan erretratu zituen, eta, umoretsu, Simbad, marinela izenburua jarri zion Duñabeitiaren erretratuari. Erretratu bikoitza museoan dagoen Ucelayren beste lan baten bikotea da, hain zuzen ere, Conversation piece cum tiffin (Hizketaldi baten eszena, hamaiketakoa) edo Urrutia eta Aranoa margolanarena, zeinetan Ucelayren lagunak ziren Genaro Urrutia eta Juan de Aranoa ageri diren. Bi lanetan, XVIII. mendeko pintura britainiarrean ohikoa zen talde-erretratuaren eredua berreskuratu zuen. Lan horietan, familiak edo lagun-taldeak gustuko zuten jardueraz edo zaletasunaz, esate baterako, musikaz edo ehizaz gozatzen agertzen ziren. Ucelayren kasuan, pertsonaiak elkarrengandik isolatuta ageri dira, margolariak ezustean harrapatu izan balitu bezala: Hemingwayk egunkaria irakurtzeari utzi berri dio, izan ere, egunkaria bere alboan dago eserlekuan, eta, oraindik, betaurrekoak ditu eskuineko eskuan.

Natura hilak eta erretratuak Ucelayren sorkuntza-lanaren oinarriak izan ziren. Artistak garrantzi handia ematen zien argiari eta marrazkiari –zehatza bezain deskriptiboa zen–. Beraren lan gehienek lotura estua daukate errealismo magikoarekin, gerra arteko pintura alemaniarraren objektibotasun berriarekin eta Italiako pintura metafisikoarekin. Horietan bezala, Ucelayren lanetan egunerokotasunak itxura bitxia, atenporala eta asaldagarria dauka. [M.A.]

Bibliografia hautatuta (Natura hila):

Kosme María de Barañano Letamendia. La obra pictórica de José María de Ucelay : análisis biográfico y estético. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kuutxa Fundazioa, 1997, pp. 78 y 203,  n. º 269.

De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Segovia : Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999, pp. 70-71 y 157.

Miriam Alzuri. Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 110- 112, n.º 57, ad vocem.

Adelina Moya Valgañon. José María de Ucelay. Segovia : Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 2007, pp. 98-99, il. 80.

Arte japonés y japonismo. [Cat. exp.]. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2014, p. 35, il. 7.

Miriam Alzuri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 176 y 177, n.º 125 a, ad vocem.

Bibliografia hautatuta (Conversation Piece, Just Leisure [Hizketaldi baten eszena, aisialdia] edo Hemingway eta Duñabeitia):

Kosme María de Barañano Letamendia. La obra pictórica de José María de Ucelay : análisis biográfico y estético. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1997, pp. 98, 116, 188, n. º 126.

Miriam Alzuri. Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 110- 112, n.º 57, ad vocem.

Adelina Moya Valgañon. José María de Ucelay. Segovia : Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 2007, pp. 125, 127, 129, il. 105.

Itsasoa artean, itsaroaren artea : Bilboko Arte Ederren Museoko Bilduma = El mar en el arte, el arte del mar : colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao. [Cat. exp.]. Bilbao : Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa = Museo Marítimo Ría de Bilbao, 2010, pp. 28-29.

Miriam Alzuri. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), pp. 176 y 177, n.º 125 b, ad vocem.

Komentatutako lanak