X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

VAN DYCK, Anton

(Anberes, Belgika, 1599-Londres, 1641)

Atsekabea Kristo hilagatik

Olioa mihisean

156,5 x 256,7 zm

c. 1634-1640

Barrokoa (XVII mendea)

N.° inv. 85/221

1985ean eskuratua


VAN DYCK, Anton Bilbuma on-linean

Van Dyckek Kristoren Pasioko sekuentzia hunkigarrienetakoa margotu du pintura honetan. Andre Mariaren aurpegia argiztatzean eta Jesusen aurpegia ilunantzean uztean, efektu dramatikoa lortzen du. Jesusen gorpu biluzia maisutasunez marraztuta dago, hil-oihal zuriak apur bat estaltzen du eta badirudi argia bertatik sortzen dela. Londresen emandako bere bizitzako azken etapan margotu zuen mihisea, Karlos I.arentzat lanean ari zenean, eta bete-betean bat egiten du erregeak zehaztutako eredu estetiko idealizatzaileekin. Euren artean, irudien dotorezia, konposizioaren oreka eta aukera kromatiko leuna nabarmentzen dira. Margolariak gai honi buruzko zenbait bertsio egin zituen, eta, hementxe darabilen konposizio etzanean, atsekabetuta negar egiten duen ume aingeruaren bitartez uztartutako bi talde eratzen dituzte irudiek: batetik, Madalena, Kristo eta Maria; eta, bestetik, bi aingeru heldu. Muturretako irudiak erdirantz makurtuta daude, konposizioa ixteko.

Van Dyckek Hendrik van Balenekin ikasi zuen Anberesen, eta, luze barik, bere iaiotasunagatik nabarmendu zen. Margolari aditua zen Rubensekin lan egiten hasi zenean. Izan ere, haren estiloaren zorduna izan zen, harik eta Italiako egonaldiaz geroztik pertsonalagoa egin arte. 1621. urtean, hain zuzen ere, Italiara joan zen bere prestakuntza osatzeko asmoz. Oso laster, aristokraziaren erretratugile moduan zeukan ospearen berri izan zuen Karlos I.ak, eta Londresera joateko eskatu zion. 1632an, hiri horretara joan zen, eta hil arte bizi izan zen bertan. [A.S.L.]

Bibliografia hautatuta:

Lionel Cust. Anthony van Dyck an histocal Study of his life and works. London : George bell and sons, 1900, p. 148, n.º 39.

W.J. Hipkin. Descriptive Catalogue of the Pictures, Pastel Drawings, Water-colour drawings, engravings belonging to His Grace The Duke of Newcastle at Clumber house worksop in the County of Nottingham MCMXIV. London : Worksop, 1924, p. 16, n.º 46.

Catalogue of Pictures by Old Masters the property of the honourable the Earl of Lincoln inherited under the will of Henry Pelham Archibald Douglas Pelham-Clinton 7th Duke of Newcastle. London : March 31, 1939, p. 22, n.º 57.

Gustav Glück. Van Dyck : Des Meisters Gemälde in 537 abbildungen. Stuttgart-Berlín : Deutsche Verlag-Anstalt, 1931, p. 364.

Luis A. Lázaro Uriarte. "El Greco y Van Dyck en la Colección Valdés Izaguirre" en Vizcaya : revista de la Excelentísima Diputación Provincial de Vizcaya, Bilbao, nº 12, 1959.

Matías Díaz Padrón. "La Piedad (Lamentación sobre Cristo Muerto) de Van Dyck en el Museo de Bellas Artes de Bilbao"en Urtekaria 1989 : asterlanak, albistak = anuario 1989 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1990, pp. 41-53.

Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao. [Cat. exp.]. Roma : Leonardo-De Luca, 1991, pp. 50-51,  n.º 23.

Xesqui Castañer López. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995, pp. 158-161.

Ana Sánchez-Lassa. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederretako Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 63, n.º 43, ad vocem.

Komentatutako lanak