X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

VAN LOO, Louis-Michel

(Toulon, Frantzia, 1707-Paris, 1771)

Andrearen erretratua

Olioa mihisean

91,5 x 73,4 zm

1756

Rococoa eta Neoklasizismoa (XVII. mendea - XIX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 86/1

1986an eskuratua


VAN LOO, Louis-Michel Bilbuma on-linean

Margolan hau Van Look margotu zuen, Parisen, Espainiako gortetik itzuli eta lau urtera. Sentiberatasun handiko erretratua egiten dio dotore jantzitako dama bati. Verismo handiz margotu zuen aurpegia, pertsonaiaren psikologia islatzeko ahaleginean; haren aurpegian agertzen diren koloreek oso modelatu arina dute, gardenki zoliei esker. Bestalde, Van Look arreta berezia jartzen du eskuetan; zehaztasun handiz margotu zituen, eta margolariaren trebetasunaren adibide garbia dira. Soinekoaren zetazko muare urdinak, parpailek, begiztek eta harribitxiek aditzera ematen dute emakumezko hau XVIII. mendearen bigarren erdialdeko Parisko burgesia aberatseko kide zela, hau da, Luis XV.aren erregealdiaren eta rococo estiloaren goreneko aldikoa.

Van Loo holandar jatorriko artista-familia bateko kidea izan zen, eta Jean-Baptiste aita izan zen bere lehenengo maisua. Parisko Errege Akademian jarraitu zuen ikasten, eta hango irakasle izan zen geroago. Hasieran, Rigauden oinarriei jarraitu zien bere erretratuetan, eta, ondoren, gorteko gustuen araberako estiloarekin lortu zuen ospea. 1737 eta 1752. urteen bitartean, San Fernandoko Akademiaren zuzendaria izan zen, eta Felipe V.aren gorteko margolaria, Madrilen. Parisera itzuli zenean, Luis XV.aren eta haren familiaren erretratuak egin zituen. Frantziako errege-erreginen erretratugile gisa lortu zuen ospearen ondorioz, bezero ugari lortu zituen Parisko burgesiako eta aristokraziako kideen artean. [A.S.L.]

Bibliografia hautatuta:
Juan José Luna. "Louis-Michel van Loo : miscelánea pictórica" en Urtekaria 1987 : asterlanak, albistak = Anuario 1987 : estudios, crónicas. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 1988, pp. 7-17.

Ana Sánchez-Lassa. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 81, n.º 55, ad vocem.

Komentatutako lanak