X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

VAN REYMERSWAELE, Marinus (-ren jarraitzailea)

(Zeelanda, Herbehereak, 1490-Goes, Zeelanda, Herbehereak, 1546)

Diru-trukatzaileak

Olioa haritz-oholean

124 x 95,5 zm

c. 1548

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 69/175

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an


VAN REYMERSWAELE, Marinus (-ren jarraitzailea) Bilbuma on-linean

Areto batean, bi gizon daude mahai baten bueltan eserita. Udalaren kontuak aztertzen ari dira, haietako bat idazten ari den liburuko idazkietatik ondoriozta daitekeenez. Ziurrenik, hiriko zerga-biltzailea edo diruzaina da gizon hori. Egileak xehetasun handiz irudikatu ditu era honetako lanetan ohikoak diren zenbait objektu; hala nola, mahai gainean ikusten diren txanponak, askotariko jatorrietakoak. Liburuan 1548ko data ageri da, eta urte horren arabera datatu da lana bera.

Quentin Metsys margolariaren ereduetan oinarrituta, Marinusek zenbait aldiz errepikatu zuen konposizio hau, zertzelada batzuk aldatuta. Gainera, beste artista batzuek ere egin dituzte jatorrizkoaren bertsioak, honako hau esaterako; horrek erakusten duenez, interes handiko gaia izan zen garai batean. Bestalde, merkataritzaren garapenarekin eta burgesiaren nagusitasunarekin batera XVI. mendetik aurrera sorturiko lanbide berriek –zerga-biltzaile, bankari, mailegatzaile eta lukurariek– nolako garrantzia izan zuten ere erakusten du. Pintura hauek asmo moralizatzailea dute; izan ere, zikoizkeriari buruzko jarrera kritikoa erakusten dute. Irudi honetan, txanponak seinalatzen dituen pertsonaiaren aurpegian ikus daiteke jarrera hori; beste bertsio batzuetan, karikatura moduan irudikatuta ageri da. Koadro honetako pertsonaiak errealismo handiz landuta daude, eta espresio orekatsua dute, Metsysen jatorrizko ereduetatik hurbilago, Marinusen eredu angelutsu eta keinu larrikoetatik baino. [A.S.L.]

Bibliografia hautatuta:

Xesqui Castañer. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995, pp. 125-128.

Las tablas flamencas en la Ruta Jacobea. [Cat. exp.]. Logroño : Diócesis de Calahorra y La Calzada-Logroño, 1999, pp. 162-163, il. 119.

Ars mechanicae: ingeniería medieval en España. [Cat. exp.]. Madrid : Ediciones del Umbral, 2008, p. 223.
Ana Sánchez- Lassa de los Santos. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 34, n.º 20, ad vocem.

Komentatutako lanak