X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

VIEIRA DA SILVA, Maria Helena

(Lisboa, 1908-Paris, 1992)

Passage des miroirs (Ispiluen korridorea)

Olioa mihisean

100,3 x 81 zm

1981

Arte Garaikidea (XX. mendea - XXI mendea)

N.° inv. 82/391

1982an eskuratua


VIEIRA DA SILVA, Maria Helena Bilbuma on-linean

p>Vieira da Silvaren lana perspektiba luzeko gelak edo hiri-eremuak azaltzen dituzten bilbe linealen eraketa obsesiboa da. Leku bakartiak dira –pasabideak, liburutegiak, labirintoak...–, eta ikusleak bertan sartu behar dira, zer aurkituko duten jakin gabe, marrazkiaren egituraren gainean ia-ia kolore bakarrekoak diren dardara argitsuek egiazkoa eta ametsezkoa nahasten dituztelako.

 

Margolan zurietan, Ispiluen korridorea lanean gertatzen den bezala, errealitatearen galera-sentsazioa biziagotu egiten da, bai eta irudikatutako mundu hauskorrak igorritako suhartasun poetikoa ere, nahiz eta geometria sorra den. Margolariaren estetikak, beste artista garaikide batzuen estetikak bezala, proposamen espazialistak eta abstrakzio lirikoko proposamenak uztartu nahi izan zituen, zenbait erreferentzia figuratibo erabat utzi gabe.

1928. urtean, Vieira da Silva Lisboatik joan zen, Parisen finkatzeko asmoz. Bertan, bere lan-ibilbide osoa garatu zuen. Hasiera batean eskultura landu bazuen ere, Fernand Légerren pintura-eskoletara joan zen, besteak beste. Munduko Bigarren Gerra hasi zenean, 1940tik 1947ra Brasilen bizi izan zen, eta berarentzat funtsezkoa izan zen Joaquín Torres García pintore uruguaitarra ezagutu izana. XX. mendeko arte portugaldarreko artista gorena da, bai eta Parisko Eskolako artista handienetakoa ere. [J.V.]

Bibliografia hautatuta:

Vieira Da Silva.[Cat. exp.]. Bilbao : Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 2000, pp. 74-75.


Javier Viar. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 187, n.º 133, ad vocem.

Komentatutako lanak