X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

VREDEMAN DE VRIES, Hans

(Leeuwarden, Herbehereak, 1526-Hanburgo, Alemania, 1609)

Arkitektura fantastikoa pertsonaiekin

Olioa haritz-oholean

84,5 x 118,5 zm

1568

Errenazimentua eta Manierismoa (XVI. mendea - XVII. mendea hasiera)

N.° inv. 89/131

1989an eskuratua


VREDEMAN DE VRIES, Hans Bilbuma on-linean

XVI. mendearen hasieran, gutizia arkitektonikoa sortu zen. Pinturako genero berria zen, eta eraikinen zein hirien irudikapen fantastikoa egiten zuen. Izan ere, perspektibako arauak erabiltzen zituen, aldi berean arrazionala eta idealizatua zen mundua sortzeko. Vredeman de Vries horrelako irudikapenen maisuetakoa izan zen, gainera. Konposizioaren ezkerraldean kokatutako eraikinaren perspektiba nabariak jauregi-arkitekturan murgiltzen ditu ikusleak, eta Italiako iparraldeko zenbait eraikin klasizista dakarzkigu gogora. Marmolezko zutabe mardulek espazioa antolatzen dute, eta atzealdean ihes-gunerantz irekitzen diren lorategiak eta pergolak nabarmentzen dituzte. Giro sofistikatu horretan, zenbait irudik eta gortesau-bikotek (beharbada beste margolari batek egin zituen) musikaz gozatzen dute dotoreziaz.

Vredeman de Vries margolaria, arkitektoa eta lorategi, barrualde eta arkitektura iragankorren diseinugilea izan zen. Esate baterako, 1549an, Karlos V.a enperadorearen sarrerarako garaipen-arkua egin zuen Anberesen. 1596tik 1598ra, Pragako gortean lan egin zuen. Bertan, zenbait gela apaindu zituen, eta Rodolfo II.aren jauregi inperialerako iturriak diseinatu zituen. Vitrubioren eta Serlioren tratatuen bitartez, arkitektura klasikoa ondo ezagutzen zuenez, arkitekturari eta perspektibari buruzko idazki garrantzitsuak ere idatzi zituen, eta, bere grabatuek bezala, eragin handia izan zuten arkitekturako margolarien artean, bere garaitik hasi eta XIX. mendera arte. [M.G.M.]

Bibliografia hautatuta:

Komentatutako lanak