X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Komentatutako lanak

ZUBIAURRE, Valentín de

(Madril, 1879-1963)

Bertsolariak

Olioa mihisean

195,5 x 246 zm

c. 1916-1917

Euskal Artistak I (XIX. mendea - XX. mendearen lehengo erdialdea)

N.° inv. 82/67

Artistaren legatua 1964an


ZUBIAURRE, Valentín de Bilbuma on-linean

Mihise honetan,bi bertsolariren errezitaldi poetikoak alaitutako landa-eszena azaltzen da. Bertsolariek inguruko biztanleen begiradapean egiten dute euren bertso-saioa. Margolariak sinbolismoa ematen dio eszenari, pertsonaien antzerki-jitearen bidez. Izan ere, Euskadiko ilunabarreko paisaian kokatutako irudi ebakiak dira, eta, eguzki-izpien bitartez, unearen seriotasuna nabarmentzen da. Jarrera hieratikoan irudikatutako gizon eta emakumeen zein natura hilen kalitate materikoen tratamendu deskriptiboa eta argia oso garrantzitsuak dira konposizio honetan, eta Holandako pintura klasikoko zenbait genero-eszena dakarzkigu gogora.

Ramón anaia bezala, Valentín de Zubiaurre gor-mutua zen. Madrileko San Fernandoko Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, bai eta Frantzian, Herbehereetan eta Italian ere. Bere lanek nazioarteko proiekzioa izan zuten gerra arteko garaian. Euskal Herriko eta Gaztelako estanpak margotzen zituen, eta lurrotako biztanleak, paisaiak eta ohiturak irudikatzen zituen, azaldutako eszena gainditu eta ezkutuko sinbolismoa lortu nahian. [S.A.]

Bibliografia hautatuta:

Santiago Arcediano. Guía de Artistas Vascos. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008 (1ª ed. 2008; ed. inglés), pp. 79- 80, n.º 36, ad vocem.

Miren Jaio. Estanpa bilduma = Colección de estampas = A Collection of Prints. Donostia-San Sebastián : Etxepare Euskal Institutua, 2012, pp. 16-19, 78.

Santiago Arcediano. Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao : Museo de Bellas Artes de Bilbao = Bilboko Arte Ederren Museoa, 2011 (1ª ed. 2006; ed. inglés; ed. francés; ed. euskera), p. 146, n.º 102, ad vocem.

Komentatutako lanak