X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Maisulanak

Manten pulsada la imagen para ampliar

Kristo gurutzatuaren Maiestatea

Anonimoa, katalana

Kristo gurutzatuaren Maiestatea

Egur landu eta polikromatua, 130,5 x 107 x 14,7 cm

XII.mendearen amaiera

Banco de Bilbao-ren dohaintza, 1961

Kristo hau Kataluniako eskultura erromanikoaren adibide argia da, eta argi eta garbi adierazten du Erdi Aroko artea kontzeptuala bezain irmoa dela. XII. mendearen hasieratik, Gurutzatua sarritan irudikatu zuten Kataluniako Pirinioetan, eta bi eratakoa zen: Kristo minbera eta Kristoren Maiestatea edo Maiestas Domini. Azken kasu horretan, gurean bezala, Gurutzatua bizirik eta garaile agertzen da gurutzean. Azken tipologia hori tradizio bizantziarretik dator, eta irudien begi handi irekiak, bereizita iltzatutako oinak, zurruntasuna eta aurrekotasuna ditu ezaugarri.aren kalitatea bikaina da, eta ondo zainduta dago. Kristok ez darama koroarik, eta arrano inperialez apaindutako tunika siriako luzea edo colobiuma dauka soinean. Irudiaren eskematizazioa, jarrera hieratikoa eta oinazerik gabeko aurpegia bere subiranotasun eta handitasunaren adierazgarri dira. Gurutzea bi aldeetatik dago polikromatuta. Era berean, erregetzaren sinboloa ere badenez, sufrimendu-tresna barik, tronua dela esan daiteke. Kristoren buru gainean, honako inskripzio hau agertzen da: IHS XPS REX ON, hau da, Iesus Christus Rex Iudeorum esaldiaren laburdura (Jesukristo, juduen erregea). Gurutzea laua eta hankaduna da, hau da, zabaldu egiten da muturretan. Goiko aldean, Eguzkiaren eta Ilargiaren pertsonifikazioak daude margotuta, Jesus hiltzean gertatutako eklipsearen adierazgarri. Eskuinaldean, Andre Maria dago; ezkerraldean, San Joan; eta beheko aldean, Jesukristok berrerositako gizakien sinbolo moduan hilobitik irteten ari den Adan. Irudiotan, estilo berria, gotikoa, iragartzen duen aurrerapen naturalista azaltzen da. [A.S.L.]

Kristo gurutzatuaren Maiestatea

Maisulanak