X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Maisulanak

Manten pulsada la imagen para ampliar

San Pedro malkotan

Bartolomé Esteban Murillo

Sevilla, 1617-1682

San Pedro malkotan

Olioa mihisean, 148 x 104 cm

c. 1650-1655

Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua, BBVAren dazioaren bitartez, 2000

Irudi patetiko hau, zeinetan, Ebanjelioetako kontakizunei jarraituz, San Pedro ikusten baita, Kristori egindako ukapenarekin etsita, Riberak pintatutakoa zela uste izan zen, daukan naturalismo biziagatik eta ukitu tenebristako argiztapenagatik. Ezaugarri horiek direla eta, figura nagusia nabarmendu egiten da, atzealde ilun eta uniformean. Hala ere, orain, aho batez aitortu da Murillo sevillarraren lana dela. Haren produkzioko garai goiztiarreko margoa da, 1650-1655. urte inguruetakoa; hain zuzen ere, garai hartan, margolari sevillarra oso erakarrita sentitu zen Riberaren eraginarekin (leundutako eragina da, hori bai). Irudiak eskuinetik ezkerrera doan beheranzko diagonala marrazten du, eta liburuak eta giltza harrizko silarri batean daude; ezaugarri bi horien ondorioz, Clevelandeko Museoan (AEB) dagoen San Jeronimoarekin lotu izan dute, biak garai berekoak dira eta. Aurpegiak neurrizko patetismoa dauka, eta oso ondo islatzen ditu mina eta esperantza. Oihalen tratamenduak, berriz, bere ertz biribilduko tolesekin, bat egiten du koadroa pintatu zeneko garaiarekin. Hogei urte geroago, Murillok gai beraren beste errepresentazio bat egin zuen Newickeko (AEB) Townsend Bilduman dagoen Sevillako Beneragarrien Ospitaleko mihisean. Lan hori ere Riberarengan dago inspiratuta, baina estilo "lurruntsuagoz" dago pintatuta, 1678. urtean ohi zen bezala (lana urte horretan dago datatuta, Ponz eta Ceán Bermúdezi jarraituz; izan ere, dirudienez, gaiari buruzko dokumentazioa izan zuten). 1655. urtearen inguruko obra esanguratsua da. Artista orduantxe hasi zen hasierako tenebrismoa albo batera uzten eta askatasun gehiagorekin adierazten. Konposizioa Zurbaránen zutikako santuen ildotik doa, baina Murilloren sentsibilitatea Extremadurako margolariaren soiltasunetik urrun dago, eta santuen gainean egin zituen irudiek santutasuna bera islatzen dute, gozotasunez eta teknika libre eta biziz. [A.E.P.S.]

Maisulanak