X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Maisulanak

Manten pulsada la imagen para ampliar

Emakumea eserita umea besoetan duela

Mary Cassatt

Pittsburgh, Pensylvania, 1844-Mesnil-Théribus, Oise, Frantzia, 1926

Emakumea eserita umea besoetan duela

Olioa mihisean, 81 x 65,5 cm

1890

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena, 1920

Ama eta umeen gaineko margoak ohiko gaia izan ziren Cassatten lanean. Modernizatu eta sekularizatu egin zituen Ama Birjinaren eta Haurraren irudi tradizionalak, albo batera utziz sinbolismo erlijiosoa eta irudi horiek etxeko ohiko eszena bihurtuz. Koadroan –zirriborro itxurakoa eta gama kromatiko urrikoa da–, bere amaren besoetan dagoen ume txiki bat ikusleari begira dago, eta, bien bitartean, ama, bizkarrez, garbiketarako prestakuntzak egiten ari dela dirudi. Figurak monumentalak dira, eta, espazioari erreparatuta, ezkerreko pitxerrak eta garbiontziak izan ezik, ia ez dago beste daturik, nahiz eta besaulkiak –bizkarraldeak hartzen du konposizioaren lehen planoa– iradokitzen duen barnealde burges atsegina dela. Berthe Morisot eta Marie Bracquemondekin batera, Cassatt izan zen inpresionismoan aritutako emakumezko artista urrietako bat. Pinturan AEBetan hasi bazen ere, ia karrera osoa egin zuen Frantzian, hara 1865ean joanda. 1877an Degas ezagutu zuen, eta horrek lehenengo erakusketa inpresionista (hiru urte lehenago egindakoa) antolatu zuen margolari taldean sartzera gonbidatu zuen. Arrakasta handiz hartu zuen parte taldearen zortzi erakusketetan, eta lan handia egin zuen grabatzaile gisa, Japoniako estanpen eraginpean. Bere lanen ereduak –erretratuak, etxeko eszenak, antzokien barrualdeak, amatasunak– hurbileko inguru pertsonal eta familiarretik daude hartuta, eta bere antzeko maila sozialeko emakumeen eguneroko jardueren ikuspegi gozoa eskaintzen dute; izan ere, emakume horiek pintatzen zituen, antzokian edo operan zeudela, edo etxean lagunekin zeudela, edo etxe erosoetan irakurtzen ari zirela. [M.A.]

Emakumea eserita umea besoetan duela

Maisulanak