X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Lana eta bekak

Argiztapeneko eta Sistemetako laguntzailea

Ref.:
5.893
Data:
20|11|09
Prozesuaren egoera:
Bukatuta

Azalpena:

Zerbitzu Orokorretako Zuzendariordetzan txertatuta, eta Argiztapen eta Sistemen Sailaren menpe lan eginez, sailari dagozkion zereginak egingo ditu, besteak beste:

  • Artelanak argiztatzea, eta erakusketa espazioetan edo ekitaldietan aldi baterako instalazio elektrikoa muntatzea.
  • Instalazio elektrikoen eta klimatizatze instalazioen mantentze prebentibo eta zuzentzailearen lanak egiteko kontratatutako enpresek egindako lanak behar bezala egiten direla kontrolatzea eta gainbegiratzea.
  • Eskaerak kudeatzea, eta ordezko piezen eta materialen bilketa kontrolatzea.
  • Zerbitzu Orokorren Arloarekin lankidetzan aritzea, muntaketako eta eraikuntzaren mantentze orokorreko lanetan

Profil:

  • Gutxienez ere LH2 mailako formakuntza, instalazio eta linea elektrikoetan, eta/edo goi mailako beste heziketa ziklo batzuetan, eraikinetako instalazioak mantentzeari eta muntatzeari lotutako gaietan..
  • Gutxienez bost urteko lanbide esperientzia, antzeko eginkizunetan.
  • Euskaraz jakitea, gutxienez 2. hizkuntza eskakizunaren mailan.
  • Kontuan hartuko da ingelesez jakitea.
  • Kontuan hartuko da museoen arloa ezagutzea.

Eskaintzen dugu: lan kontratu mugagabea, txanda kontratua eginda. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Berehala lanean hastea.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaiak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 22an amaituko da.

 

 

Eskaintzari erantzun