Zerbitzu Orokorretako eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzaren mende, museoak egiten dituen lizitazio prozesuetan lagunduko du, kontratazioko baldintza agiriak taxutzen eta aztertzen; eta zuzendariordetzako kudeaketa arrunteko administrazio lanetan ere lagunduko du.
Eskaintzen dugu: aldi baterako kontratua, horren epea bukatzean mugagabe bihurtzeko aukerarekin. Diru ordainsaria, lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.
Berehala lanean hastea.
Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak, lan poltsa batean sartuko dira, gehienez bi urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2019ko azaroaren 24an amaituko da.