X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Lana eta bekak

Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako laguntzailea

Ref.:
5.053
Data:
17|09|22
Prozesuaren egoera:
Bukatuta

Azalpena:

Zerbitzu Orokor eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzaren mende, zuzendariordetzako kudeaketa arrunteko administrazio lanetan lagunduko du, eta parte hartuko du museoak egiten dituen lizitazio prozesuetan.

Profil:

  • Administrazioko Goi Mailako Heziketa Zikloko titulua gutxienez. Aintzat hartuko dira arlo juridikoko ezaguerak eta esperientzia.
  • Lanbide esperientzia izatea, antzeko eginkizunetan (aukeran, abokatu bulegoetan edo sektore publikoko erakundeetan).
  • Euskara maila altua.
  • Kontuan hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea; batez ere, ingelesa.

Zer eskaintzen den: aldi baterako lan kontratua (txanda kontratua egitetik eratorria), bukatzean kontratu mugagabe bihurtzeko aukerarekin. Diru ordainsaria lanpostuaren ezaugarriei dagokiena izango da.

Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan poltsa batean sartuko dira, gehienez lau urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko urriaren 8an amaituko da.

 

Eskaintzari erantzun