Hezkuntza Saileko buruaren menpe, saileko kudeaketa arruntean lagunduko du, eta parte hartuko du hezkuntza jardueraren garapenean eta administrazio nahiz logistikako zereginetan.
Aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea eta arte hezkuntzaren arloan esperientzia izatea.
Eskaintzen da: aldi baterako kontratua, txandakako kontratu baten formalizazioa dela-eta; hori amaitzean, kontratu mugagabe bihurtzeko aukera egongo da. Lansaria lanpostuaren ezaugarrien araberakoa izango da.
Eskatu duten lanpostua eskuratzen ez dutenak lan poltsa batean sartuta geratuko dira, aldi baterako beharrei aurre egiteko, gehienez ere 4 urterako.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2016ko urriaren 26an amaituko da.